51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

83/2007 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, abeltzaintza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezartzen dituena, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan.

Nafarroako Foru Komunitatea, bere foru araubideari esker, eskumen osoaren titularra da nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak onartzen duenez.

Foru Hobekuntzako 56.1.a) artikuluan xedaturikoaren arabera, orotariko ekonomiaren oinarriekin eta haren antolaketarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio erabateko eskumena Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko.

Eskumen horien barruan abeltzaintza ustiategiak modernizatu eta nekazari gazteak beren gain hastea dago.

Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EK) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak (FEADER), neurri batzuk ezartzen ditu nekazaritza ustiategiak modernitzatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko.

Nafarroako Landa Garapenerako programak neurri horiek barne hartzen ditu 2007-2013 urteetarako. Neurri horiek zehazterakoan Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoko jarraibideak hartu dira kontuan, gehienbat honako helburu estrategiko hauek: "Ustiategien egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea" (I-1), "Ekoizteko baldintzak hobetzea, Nafarroako produktuak merkatuetan hobeki kokatzeko" (II-1) eta "Sektorearen ingurumenaren iraunkortasuna hobetzea". (III-1).

Foru agindu hau urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuko azken xedapenetako bigarrenaren babesean eman da. Dekretu horretan, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) eta Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren (FEADER) bidez finantzatzen diren gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea onetsi eta horren antolamendua eta funtzionamendua ezarri zen. Dekretuko azken xedapenetako bigarrenak baimena eman zion Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren dirulaguntzei buruzko arauak ezartzeko.

Foru agindu honen bidez arautzen diren neurriei Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak otsailaren 8an eman 30/2007 Foru Agindua aplikatzekoa zaie. Agindu horren bidez FEADERek kofinantzatzen dituen nekazaritza aldeen garapenerako laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zen.

Nafarroako Gobernuak, 2007ko martxoaren 6ko Erabakiaren bidez, "nekazari gazteak beren gain hasteko" eta "abeltzaintza ustiategiak modernizatzeko" neurrietarako banakako ebaluazioko araubideko laguntzak baimendu zituen, inbertsiorako laguntzak batera beren gain hasteko laguntzak eskatu dituzten nekazari gazteendako direnean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Xedea

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea Nafarroako abeltzaintza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezartzea da, Kontseiluak irailaren 20an eman 1698/2005 EE Erregelamenduko 22. eta 26. artikuluen arabera. Erregelamendu horren bidez landa garapenerako laguntza ezarri zen, Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa-FEADERen bidez.

II. KAPITULUA

Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko inbertsioak

2. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

1. Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko inbertsioetarako laguntzen onuradun izateko betebehar hauek bete beharko dira:

a) Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik dagoen nekazaritza ustiategi baten titularra izatea.

b) Ustiategiko inbertsio plan bat aurkeztea, epe ertain edo luzerako enpresaren plan baten barruan, foru agindu honen 8. artikuluan xedaturikoaren arabera.

c) Zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak pagatuak izatea.

d) Laguntzaren xede izanen diren inbertsioak eskabidea aurkeztu baino lehen hasi gabe egotea.

2. Pertsona fisikoak diren onuradunek 18 urtetik 65 urtera bitarte izan beharko dituzte. Emantzipazioa adin nagusigotzat jotzen da.

3. Entitate onuradunek nortasun jurdikoa izan beharko dute, jaraunspen-komunitateak izan ezik, gutxienez ere sei urtez ez zatitzeko ituna dagoenean. Betiere, Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategineko 12. artikuluan xedatu bezala osaturiko nekazaritza sozietate zibilak izaten ahalko dira onuradun. Testu bategina uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

3. artikulua. Ustiategien betebeharrak.

1. Modernizatzeko laguntzak betebehar hauek betetzen dituzten abeltzaintza ustiategiei emanen zaizkie:

a) Bideragarritasun ekonomikoa aurreikusiriko inbertsio planaren bidez frogatzea.

b) Kasuan kasuko inbertsioari dagozkion Europar Batasuneko arauak betetzea.

c) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea.

2. Aurreko atalari dagokionez, ulertuko da abeltzaintza ustiategi batek bere bideragarritasun ekonomikoa frogatzen ahal duela, bideragarritasun ikerlan egoki baten bidez erakusteaz gain, inbertsioak egin ondoren honetarako gaitasuna duenean:

a) Nekazaritzako lan unitate bat xurgatzeko. Nekazaritzako Ustiategien Erregistroak esleituriko nekazaritzako lan unitateak kontatuko dira.

b) Ustiategi honetan dimentsio ekonomikoaren zortzi unitatetik gorako marjina gordina sortzea.

3. Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzak emateko, titular beraren ustiategi bakar bat hartuko da aintzakotzat, haren lurraldea Nafarroako Foru Komunitatearen barruan toki batzuetan badago ere. Ustiategiaren zati bakoitzean inbertsioetarako laguntzak eremu arruntean, behartsuan edo menditsuan egon eta horrela zehaztuko dira.

4. artikulua. Onuradunen konpromiso eta eginbeharrak.

Modernizatzeko laguntzen onuradunek konpromiso eta eginbehar hauek izanen dituzte:

a) Laguntza ematen duen ebazpenean adierazten den epean inbertsio plana burutzea.

b) Ustiategiari eta onuradunari dagokienez, laguntza emateko oinarritako balio izan duten betebehar, konpromiso eta baldintzei gutxienez ere bost urtez eustea, inbertsioen legezko ziurtapenetik hasita. Horretarako, errentan harturiko finka edo orubeetan laguntzen xede izan daitezkeen inbertsioak egiten direnean, errentamenduaren kontratuak gutxienez ere hobekuntzaren amortizazio teknikoak adina iraunen du. Horretarako, "Errentamenduari dagokionez inbertsioak amortizatzeko epeak" izeneko 1. eranskinean xedatu bezala eginen da.

Ulertuko da konpromisoei eusten diela onuradunak erretiroa hartzen duenean, baldin eta ustiategiaren ardurarekin darraiona ustiategiaren jarduera mantzentzeko eginbeharretan, inbertsio planaren garapen osoan eta lan osasuneko, ingurumeneko eta abereen higiene, osasun eta ongizateko konpromisoetan subrogatzen bada.

c) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan frogatzea jasotako funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, jarritako epe eta moduan.

d) Laguntza ongi eman dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

e) Ustiategiko teknika, ekonomia, lan eta gizarte arloetako kontuei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri honen esparruan harturiko laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

f) Helburu bereko beste dirulaguntza publiko batzuk eskatu izanaren berri ematea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari.

g) Hartutako laguntzaren kobraketa kontabilitatean edo erregistro liburuan jasotzea, indarreko arauen arabera horrelako liburuak izatera behartuta baldin badago.

h) 50.000 eurotik gorako kostu osoa gainditzen duten inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak azalpen plaka bat paratu beharko du eta 500.000 eurotik gorako kostu osoa gainditzen duten azpiegituretan publizitate hesi bat paratu beharko da.

Bai plakan, bai publizitate hesian, proiektu edo eragiketaren azalpena agertuko da, plaka edo hesiaren %25 hartuko duena, gutxienez. Gainera, Europako bandera agertuko da, 1974/2006 EE Erregelamenduaren VI. eranskineko 4. puntuan ezarririko arau grafikoekin bat eta harekin batera, irakurgarri hau: Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du".

5. artikulua. Dirulaguntzen xede izan daitezkeen dirulaguntzak.

1. Modernizatzeko laguntzen xede diren inbertsioak Nafarroan burutu beharko dira.

2. Inbertsioek nekazaritza abeltegiaren orotariko etekina hobetzen beharko dute eta Europar Batasuneko arauak eta berariazko arauak edo ustiategi motaren arabera ezartzen ahal direnak bete. Horretarako, helburu hauetariko bat edo gehiago lortzeko erabiliko dira:

a) Ekoizpenaren kostuak gutxitzeko.

b) Ekoizpena hobetu eta bideratzeko.

c) Ekoizpenaren kalitatea hobetzeko.

d) Ingurumena eta abereen higienea eta ongizatea babestu eta hobetzeko.

e) Uraren eta energiaren erabileran eraginkortasuna hobetzeko.

f) Orotariko hondakinak birziklatzen laguntzeko.

g) Nekazaritza jardueren dibertsifikazioa bulatzatzeko, bioenergiak sortu eta erabiltzekoak barne.

h) Ustiategien titularren bizi kalitatea hobetzeko.

i) Lan arriskuei aurrea hartzeko.

3. Inbertsio hauek izaten ahalko dira dirulaguntzen xede:

a) Lurrak erostea, foru agindu honetako 6. artikuluko 1. idatz-zatian aipatzen diren balditzetan.

b) Ondasun higiezinak eraiki eta erostea.

c) Instalazioak, ustiategian berean kontsumituriko bioenergiak sortu eta aprobetxatzekoak, makinak eta bestelako ekipoak (informatikoak kasu) barne.

d) Ibilgetu ez-materiala, alegia, aplikazio informatikoak eta aurreko bi ataletan aipatzen diren inbertsio lagungarrien errentamendu finantzarioko ondasunen gaineko eskubideak.

e) Landaketa iraunkorrak ezartzea, merkatuaren antolaketa erkideari buruzko Europar Batasuneko arautegiarekin bat datozenak.

f) Proiektuaren, aholkularitzaren, obra zuzendaritzaren eta bideragarritasun ikerlanen gastuak, dirulaguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %12 arte.

4. Inbertsioak Europar Batasuneko arauak betetzeko egiten badira, Europar Batasuneko arau berriak betetzeko egiten diren inbertsioak bakarrik izaten ahalko dira laguntzen onuradun. Kasu horretan, foru agindu honi dagokionez, nekazariek graziazko denboraldia izanen dute arau horiek betetzeko. Epe hori gehienez ere 36 hilabetekoa izanen da, arau horiek nekazaritza ustiategiarendako nahitaezko bihurtzen direnetik hasita.

Beren gain hasteko nekazari gazteak izanez gero, Europar Batasuneko arauetara egokitzeko emanen zaie laguntza, inbertsio horietan instalazioaren enpresa planean nekazaritza jarduerak garatzeko ageri badira. Arauetara egokitzeko graziazko denboraldia gehienez ere 36 hilabetekoa izanen da, beren gain hasten direnetik aurrera.

5. Abere eraikin eta instalazioak onura publikoarendako higienea, osasuna edo ingurumenagatik udalerriko herrigunetik ateratzeko inbertsioak dirulaguntzen xede izaten ahalko dira, eta higienea, osasuna, ingurumena, abereen ongizatea eta abeltegietako lan segurtasuna hobetzekoak ere bai, betiere Europar Batasuneko arautegiaren ondoriozko mugak errespetatuz. Kasu horietan, inbertsiotik abandonaturiko eraikinen zenbatekoa kenduko da. Tasatzaile independente batek ezarriko du haien balioa.

6. artikulua. Laguntzen orotariko mugak.

1. Inbertsio hauek ezin dira dirulaguntzen xede izan:

a) Lurrak erostea, nekazaritza azpiegituretan interes orokorreko jarduketen esparruan ustitatzeko oinarrizko eremuak osatzen direnean izan ezik, betebehar hauek betetzen direnean:

_Erosketa eskualdean nekazaritza azpiegituretan jarduteko foru dekretuaren ondoren egiten bada, foru agindu honetako 2.1.d) artikuluan xedaturikoa ez da aplikatzekoa izanen.

_Eskualdean nekazaritza azpiegituretan jarduteko foru dekretua argitaratu baino lehen ustiatzeko oinarrizko eremuaren gutxieneko mugatik gorako eremu baten titularra izan izana.

_Lur antolamenduko arauak onetsi baino lehen ustiatzeko oinarrizko eremuaren gutxieneko mugatik gorako eremu baten titularra izatea.

Kontzeptu honengatik dirulaguntzen xede diren dirulaguntza guztien %10 emanen da.

b) Ekoizteko eskubideak erostea.

c) Besterik gabe ordezteko eta makinak eta bigarren eskuko ekipoak erosteko inbertsioak.

d) Ustiategiko beste instalazioetatik bakarturiko biltegiak eraiki edo erostea. Onuradunak, lanbide nagusia nekazaritza duten nekazariak edo 10.4.b) artikuluan aipatzen diren nortasun juridikoko entitateak izanez gero, muga horretatik salbuetsirik egonen dira, poligono edo eremu mugaturiko biltegiak badira, aplikatzekoa den hirigintza legerian eta indarra duen toki planeamenduan ageri badira. Betiere, nekazaritzako lan unitate bakoitzeko gehienez ere 250 metro karratuko eremuan izaten ahalko dira dirulaguntzen xede, muga 750 metro karratu dela. Ondoriozko nekazaritzako lan unitateak inbertsio planak egin ondoren aplikatuko dira.

e) Bakarrik eginak dauden ondasun higiezinak zaindu, mantendu eta konpontzeko inbertsioak.

f) Turismorako eta elikaduratik kanpoko eskulangintzarako jardueretako inbertsioak.

g) Ustiategiko berezko laneskuaren gastuak, bestelako zerbitzuenak edo gauzatako ekarpenenak.

h) Ezkontideen edo lehen edo bigarren mailako ahaideen arteko eskualdatzeak, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere.

i) Merkatuaren antolaketa erkidearen esparruan laguntzak hartzen ahal dituzten inbertsioak, mahastizaintza eta barazkizaintza sektoreko inbertsioak izan ezik, horietan 7. artikuluan xedaturikoa errespetatzen duten inbertsioei laguntza emanen baitzaie.

j) Ekoizpena merkatuaren antolaketa erkideeek ezarririko murrizketa edo mugen gainetik gehitzeko inbertsioak.

k) Modernizatu edo ureztaketa lur bihurtu beharreko nekazaritza azpiegituretarako interes orokorreko jarduketa eremu batean sarturik egonen diren finketako ureztaketa instalazioak, hamabost urte pasa arte, ureztaketa modernizatzeko interes orokorreko obrak hartzen direnetik edo ureztaketa bihurtzeko obrak badira ureztaketaren hasiera adierazten denetik hasita, berotegiak izan ezik.

2. Inbertsio planak nekazaritzako makinen erosketa edo ustiategiko instalazioetatik bakarturiko biltegiak, aurreko ataleko d) letraren salbuespnean aipatzen direnak, biltzen dituenean, kontzeptu horiengatik ematen den inbertsioak ezin izanen du gainditu plan horretarako guztira aurreikusiriko inbertsioaren %50.

Aurrekotik salbuetsiak daude eremu menditsuetan kokaturiko abeltzaintza ustiategiak, horietan nekazaritzako ekipo eta makinetarako inbertsioa inbertsio osoaren %100ekoa izaten ahalko baita, baldin eta "Eremu menditsuetan, inbertsio osoaren portzentajeen mugen menpe ez dauden" izeneko 2. eranskinean aipatzen diren berariazko makinak izanez gero.

Ustiategi mota guztietarako, makina berritzaileen erosketa ere muga horretatik salbuetsirik dago, "Inbertsio osoaren gaieko portzentajeen mugen menpe ez dauden makina berritzaileak" izeneko 3. eranskinean ageri direnena hain zuzen ere.

3. Dirulaguntzen xede ezin izan diren inbertsioak inbertsio planetan kontatuko dira, nekazaritzako makinetan eta biltegietan eginiko inbertsioen eta gainerako inbertsioen arteko proportzioa zehaztu ahal izateko. Horrenbestez, aurreko lerroaldiak ukituriko onuradunek aurkezten dituzten inbertsio plan eta bideragarritasun azterlanetan egin asmo diren inbertsio guztiak sartuko dituzte, bai dirulaguntzak hartzen dituztenak, bai dirulaguntzarik hartu ezin dutenak.

4. Inbertsioko ondasun berak ezin izanen ditu batera neurri honetan aurreikusiriko laguntzak eta "nekazari gazteak beren gain hastekoak", laguntzetarako ezarririko mugak ez gaindituagatik ere.

7. artikulua. Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreen mugak.

1. Nekazaritza sektorean ez dira laguntzen xede:

a) Urteko plantetan eta haien landaketetan eginiko inbertsioak.

b) Bi hektareatik beherako lurzatietan urte askotako landaketetan eginiko inbertsioak. Zainzuriaren laborantza muga honetatik kanpo dago.

c) Mahasti laborantza.

d) Fruitu eta barazki fresko eta eraldatuen sektorearen merkatuaren antolaketa erkidearen laguntza araubideen aplikazio esparruan sartzen diren inbertsioak. Hala ere, nekazaritza ustiategien titularrak beren kasa egin eta finantzaturiko inbertsioak dirulaguntzen xede izaten ahalko dira, fruitu eta barazki ekoizleen batasuneko kideak badira.

e) Ardogintza eta mahastizaintza merkatuaren antolaketa erkidearen barruan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko onetsiriko planean sarturiko inbertsioak.

f) Tabako, ezti eta mahiko olio eta olibaren sektoreetan eginiko inbertsioak, ekoizle elkarteek sustatuak, merkatuaren kasuan kasuko antolaketa erkidearen barruan ematen den laguntza hartzen ahal dutenek, hala bada.

g) Mailaketen ondoriozko inbertsioak, haien muina birfintze lanak bada.

2. Abeltzaintza sektorean ez dira laguntzen xede:

a) Abereak erostea.

b) Gizendegietan eginiko inbertsioak, salbu eta ustiategiaren beraren ziklo itxietakoak edo nahitaezko lekualdatzeek sortzen dituztenak edo, lehenagoko instalazioetan, higienea, osasuna, ingurumena, abereen ongizatea edo lan osasuna hobetzekoak.

c) Esnearen eta esnekien sektoreko tasa osagarriari buruzko erregelamenduaren arabera zehazturiko erreferentziako kopurua gainditzen duten inbertsioak, salbu eta aldez aurretik erreferentziako kopuru osagarri bat lortu bada.

d) Zerri ekoizpen intentsiboan zerri postuak gehitzen dituzten inbertsioak. Zerritegian berean zikloa ixtea ez da gehitzetzat joko, zerramak proportzioan gutxitzen badira. Horretarako, hazkuntzarako zerramendako postu bat gizendu beharreko 6,5 zerriko izanen da.

e) Ustiategietan eginiko inbertsioak, haien haragitarako behi aziendaren karga azienda larriko bi unitate baino gehiagokoa bada bazka hektareako edo ekoizpen gutxiko aprobetxamenduko eta galondoetako eremuen ekoizpen baliokideko eta abere horiek elikatzeko erabiltzen badira. Salbuespen horretatik kanpo gelditzen dira, eginak dauden instalazioetan higienea, osasuna, ingurumena, abereen ongizatea edo lan osasuna hobetzeko inbertsioak. Behin ere ezin izanen dute ekoizpena handitu.

Abere kargari dagokionez, abeltegi mota hau azienda larriko unitateak eta bazka eremuak kalkulatzeko, nekazaritza sektorearendako laguntzetan aplikatu beharreko definizioei buruzko foru aginduan ezartzen diren baliokidetzak hartuko dira kontuan.

f) Arrautzan eta hegazti haragia lurzoruaren menpe ez dagoen araubide intentsiboan ekoizteko inbertsioak, eginak dauden instalazioetan higienea, osasuna, ingurumena, abereen ongizatea edo lan osasuna hobetzeko inbertsioak izaen ezik, kasu horietan ezin izanen dute ekoizpena handitu. Bestelako hegazti aprobetxamenduetarako inbertsioak ere ez daude laguntzetatik kanpo, haragia edo arrautzak ekoizteko ez badira ere, eta gibel-orea ekoizteko hegazti palmipedoen sektorekoak.

8. artikulua. Enpresa plana eta inbertsio plana.

1. Enpresa plana nekazaritza ustiategia aztertzen duen dokumentua da, hasierako egoeratik abiaturik, negozio ideia bat identifikatu, azaldu eta aztertzen duena, haren bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioa aztertzen duena eta proiektua eta berariaz inbertsio plana abian jartzeko behar diren prozedura eta estrategiak garatzen dituena.

2. Enpresa planak honako kontu hauek bildu beharko ditu:

a) Ustiategiaren abiapuntuko egoeraren azalpena, datu hauek barne:

_Ustiategiaren identifikazioa, kokagunea eta ekoizpenari buruzko orientazioa.

_Nortasun fisiko edo juridikoaren, titulartasunaren eta, bidezko bada, titularren zerrendaren eta sozietatearen kapitaleko partaidetzaren adierazpena.

_Ustiategiari atxikiriko laneskuaren zerrenda sailkatu eta zenbatua: familiarena, soldata bidezkoa, finkoa, aldi baterakoa, gizonezkoa, emakumezkoa eta abar.

_Eremua eta batez besteko etekinak ekoizpen jarduera bakoitzean.

_Abelburuak, espezien arabera, eta, bidezko bada, batez besteko etekinak.

_Jarduera bakoitzaren ekoizpen gordina.

_Ekoizpen jarduera bakoitzaren gastuak eta ustiategi osoaren gastu finkoak.

b) Ustiategiaren definizio estrategikoa, epe ertain eta luzerako (5-10 urtera) eta burutu nahi eta inbertsio plana justifikatu eta osatzen duten neurri eta ekintzen zerrenda.

3. Enpresa planarekin batera inbertsio plan bat aurkeztuko da, gutxienez ere atal hauek azalduko dituena:

a) Aurreikusiriko inbertsioen zerrenda baloratua, foru agindu honetako 5. artikuluko helbururen bat xede izanen duena.

b) Egin asmo diren inbertsioen azterketa, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik, eta haren eta abiapuntuko ustiategiaren arteko koherentziarena.

c) Ustiategiko bukaerako egoeraren azalpena, abiapuntuko parametroen aipamen konparatiboa barne, eta azterlan ekonomikoa, azken emaitza hori lortzen ahal dela adierazten duena, ustiategiaren orotariko etekina hobetu eta haren bideragarritasuna bermatzen dituena.

d) Bidezko bada, hondakinak desegerrarazteko teknika eta osasun arloko baldintzak bermatzeko, ingurumena ez kutsatzeko eta paisaia errespetatzeko neurrien adierazpena.

e) Inbertsio planaren iraupena. Haien izaeraren eta fase bakoitza burutzeko aurreikuspenaren araberakoa izanen da.

4. Inbertsio planak sektorea berrantolatzeko programetan sarturiko eraldaketa eta hobekuntzak biltzen dituenean, programa sektorial bakoitzean ezarririko irizpide tekniko eta ekonomikoetara egokitu beharko du.

9. artikulua. Inbertsio kolektiboak.

1. Partekatzen ahal diren inbertsio kolektiboak, azpiegiturez edo egiturazko osagaiez hornitzekoak, nekazaritza ustiategi batzuk ukitzen ahal badituzte, ustiategi haien inbertsio planetan sartzen ahalko dira, banan-banan banaturik, bidezko den proportzioan, inbertsio hari buruz eskuraturiko konpromisoen arabera. Hori dena ustiategiek bat egiteko helburuaren konpromisoa beharrezkoa izan gabe.

2. Inbertsio kolektibo partekatu batean diharduen ustiategi bateko inbertsio plana bakarrik hobekuntza horretarako izaten ahalko da edo ustiategi bereko bestelako inbertsio esklusiboak burutzen ahalko ditu.

3. Inbertsio kolektiboaren zatian, onuradun bakoitzak bereizirik aurkeztu beharko du bere espedientea eta horietan guztietan agertu beharko dute inbertsio kolektibo horren titular guztien identifikazioak (onuradunak edo ez), bakoitzaren partaidetza ekonomikoak eta inbertsio osoaren bestelako oinarrizko datu teknikoek.

10. artikulua. Laguntzen mota eta zenbatekoa.

1. Abeltzaintza ustiategiak modernizatzeko laguntzak kapitalaren zuzeneko dirulaguntzak izanen dira.

2. Laguntzak inbertsioaren bolumenaren muga hauen arabera zehaztuko dira:

a) Espediente bakoitzerako inbertsioaren gehieneko bolumena: 200.000 euro nekazaritzako lan unitateko, gehienez ere 10 unitate ustiategi bakoitzean. Muga horiek inbertsio plana burutu ondorengo ustiategiaren egoerari aplikatuko zaizkio.

b) Gainera muga hauek aplikatuko dira: 2.000.000 euro/espediente eta 4.000.000 euro/ustiategi 2007-2013 programazioaldi osorako.

3. Laguntzen zenbatekoa gehieneko portzentaje hauek aplikatuz zehaztuko da:

a) Dirulaguntzaren xede den inbertsioaren bolumenaren portzentajean adieraziriko laguntzaren zenbateko osoa gehienez ere %40koa izanen da, eta eremu menditsu eta behartsuetan, gehienez ere %50ekoa.

b) Nekazari gazteek, beren gain hastearekin batera edo hasi eta hurrengo bost urteetan inbertsio plan bat aurkezten badute, %50eko laguntza lortzen ahalko dute gehienez eta %60koa eremu menditsu eta behartsuetan. Horretarako, bost urteko epe hori, beren gain hasteko laguntza eskatu dutenendako, horretarako azken ordainketa egin zaienean hasiko da. Laguntzarik eskatu ez dutenendako, nekazarien Gizarte Segurantzan afiliatzen direnetik hasiko da.

4. Laguntzaren oinarrizko zenbatekoa dirulaguntzaren inbertsioaren bolumenaren %5ekoa izanen da. Oinarri hori metatuz joaten ahalko da, inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Nekazari gazteek eginiko inbertsioak, beren gain hastearekin batera edo hurrengo bost urteetan, inbertsio plana aurkezten badute, nekazaritza badute ogibide nagusia edo inbertsioaren ondoren ogibide nagusia nekazaritza badute:. %20. Ogibide nagusia nekazaritza ez badute: %10.

b) Onuraduna ogibide nagusia duen nekazari bat baldin bada: 30 puntu. Pertsona juridiko bat bada, gutxienez ere bazkiden %50ek badute nekazaritza ogibide nagusia eta sozietatearen kapitalean duten partaidetza gutxienez ere %50ekoa bada, edo kooperatibak edo nekazaritzarako eraldaketa sozietateak, non gobernu organoetako kideen %50etik baino gehiagok nagusiki nekazaritza badute ogibidea. 25 puntu.

c) Eremu menditsueko inbertsioak, eremu horretan eskabidea aurkeztu baino lehenagoko hiru urteetan bizi izan den nekazari batek egin baditu, ogibide nagusia nekazaritza duenak. 10 puntu. Ogibide nagusia nekazaritza duen baina bertan bizi ez den nekazari batek edo bertan bizi bai baina ogibide nagusia nekazaritza ez duen pertsona batek egin baditu: 5 puntu.

d) Eremu behartsuetako inbertsioak, eremu horretan eskabidea aurkeztu baino lehenagoko hiru urteetan bizi izan den pertsona fisiko batek egin baditu: 5 puntu.

e) Europar Batasunaren Intereseko Lekuak erabili eta kudeatzeko planaren barnean eginiko inbertsioak: 2 puntu.

f) Kalitatea kudeatzeko sistemen edo ingurumena kudeatzeko sistemen ziurtagiriak dituzten ustiategiak, hala nola ISO edo BRC, IFS, Eurepgap protokoloak: 2 puntu.

g) Batera ustiatzeko atalak osatzen dituzten nekazari kooperatibek eginiko inbertsioak, 4. atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztenak: %5.

h) Batera ustiatzeko sozietateek eginiko inbertsioak, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 41. artikuluko 2. idatz-zatiko betebeharrak betetzen dituztenak: 2 puntu.

11. artikulua. Emateko modua, lehentasunak eta irizpideak.

1. Lehia bidez emanen dira nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzak. Hala ere, modernizatzeko laguntzak, nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzak kobratzeko aurkezturiko enpresa plan batean aipatzen diren inbertsioen ondoriozkoak badira, banakako ebaluazioaren bidez tramitatuko dira.

2. Laguntzak lehia bidez emateko eskaerak irizpide hauei jarraituz lehenetsiko dira:

a) Onuraduna inbertsio plana bere gain hasi zenez geroztik lehenbiziko bost urteetan aurkeztu duen nekazari gazte bat izanez gero: 30 puntu.

b) Onuradunak ogibide nagusia nekazaritza badu edo 10. artikuluko 4. ataleko b) letrako baldintzak betetzen baditu: 20 puntu.

c) Onuraduna nekazari kooperatiba bat bada: 10 puntu.

d) Eremu menditsuetan eginiko inbertsio planak: 10 puntu.

e) Eremu behartsuetan eginiko inbertsio planak: 5 puntu.

f) Ustiategiaren titular onuraduna emakumezkoa bada: 2 puntu.

3. Puntuazio berako espedienteak izanez gero, lehenago aurkezten direnak lehenetsiko dira.

12. artikulua. Betebeharrak frogatzeko modua.

1. Betebeharrak frogatzeko, eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen NAN edo IFZren fotokopia.

b) Laguntzak tramitatzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan dauden datu baseak kontsultatzeko baimena.

c) Gizarte Seguruntzarekiko eginbeharrak eta zerga arlokoak eguneraturik daudela egiaztatzeko baimena.

d) Ustiategiko inbertsio plana eta enpresa plana, epe ertain edo luzerako, foru agindu honetako 8. artikuluan xedaturikoarekin bat.

e) Proiektu teknikoa, teknikari eskudun batek prestatua, beren izaeragatik edo beren ezaugarriengatik hala behar duten inbertsioetan edo, bestela, memoria baloratua.

f) Pertsona juridikoak izanez gero, eraketa eskriturak, estatutuak eta gobernu organo eskudunak laguntza hauek eskatzeko harturiko erabakia eta eskabidea tramitatzeko ordezkariaren izedapena biltzen dituen dokumentua. Sozietatearen kapitalaren banaketa frogatzen duten agiri osagarriak, horrelakorik baldin bada.

g) Kooperatibak edo nekazaritzako eraldaketa sozietateak izanez gero, gobernu organoko kideak: izen-deiturak eta NANa.

h) Baimen baimenak eta abereak babestekoak.

_Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2006 Foru Legean eskatzen direnak.

_Abeltegiak izanez gero, albaitariak luzatutako ziurtagiri edo txostena beharko da, zeinetan egiaztatuko baita betetzen direla Europar Batasunaren arauak, bereziki abeltegietako abereak babesteko arauak eta zekorrak, zerriak edo arrautzatarako oiloak babesteko gutxieneko arauak. Agiri hori ere aginduzkoa da abeltegietako inbertsio berriak izanez gero, kasuan kasuko proiektu teknikoan zehazten direnak.

i) Dirulaguntzaren xede den inbertsioak ondasun higiezin erabilien erosketa bilduz gero, tasatzaile kualifikatu independente baten ziurtagiria eskatuko da, erosketa prezioa merkatuko balioa baino handiagoa ez dela dioena. Tasazioan lokalaren prezioa eta lurrarena bereiziko dira.

j) Inbertsio lagungarriak errentan harturiko finka edo orubeetan egiten badira: errentamenduko kontratu erregistroa, aurreikusiriko inbertsioak egiteko jabearendako baimena barne.

k) Inbertsio planean, ustiategiko instalazio bat ordeztea aurreikusten bada, instalazio berriak helburu bera badu, laguntza hauek eskatu ahal izateko, ez da eskatuko instalazio zaharrak ingurumenaren, higienearen eta abereen ongizatearen arloetan indarra duten gutxieneko arauak betetzen dituela frogatzen duen agiririk. Hala ere, onuradunak bermatu beharko du instalazio zaharra ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menpeko jarduera baterako edo edozein abere motari ostatua emateko ez dela erabiliko.

l) Baterako ustiatzeko atal batek eginiko inbertsioetan, honako hauek aurkeztu beharko dira:

_Kooperatiben erregistroan izena emana duela erakusten duen ziurtagiria.

_Batera ustiatzeko atalaren helburu nagusia atalera ekarritako lurrak batera ustiatzea dela frogatzen duten agiri nahikoak.

_Batera ustiatzeko atala osatzen duten bazkideen kopurua eta nekazaritza ustiategiaren titularrak frogatzen dituzten agiriak. Horien artean pertsona juridikoak badaude, haien estatutuak eta entitate horietako bazkideak eta sozietatearen kapitalean duten partaidetza ere aurkeztuko dira.

_Estatutuen kopia.

_Batera ustiatzeko atalari atxikiriko bazkideek ekarririko eremu osoa frogatzen duten agiriak.

_Bazkideen alor osoa batera ustiatzeko atalean sarturik dagoela frogatzen duten agirak, 4. eranskineko e) atalean aurreikusirikoa izan ezik.

m) Ustiatzeko oinarrizko eremuak osatzen dituzten ustiategiak izanez gero, ustiatzeko oinarrizko eremuaren gutxieneko mugatik beherako eremuaren titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.

n) Hala bada, hemen bizi direla frogatzen duen agiria, erroldatze ziurtagiriaren bidez.

o) Bidezko bada, ustiategia edo haren zati bat Europar Batasunaren Intereseko Leku batean sarturik dagoela eta eginiko inbertsioak Europar Batasunaren Intereseko Leku hori erabili eta kudeatzeko plean agertzen direla frogatzen duten agiriak.

p) Kalitatea edo ingurumena kudeatzeko ezarririko sistema frogatzen duten agiriak.

2. Modernizatzeko laguntzen eskaera aurkezteak esan nahi du foru agindu honetan ezarririko konpromisoak onartzen direla.

3. Neurri honetan aurreikusiari dagokionez, Nafarroako Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan dagoen informazioaren arabera, esleituriko nekazaritzako lan unitateak zehazterik ez bada, Nekazaritzako Elikagaien Industria eta Nekazaritza Ustiategien Zerbitzuko teknikariek ezarriko dituzte jarduera edo ustiategi horri aplikatu beharreko nekazaritzako lan unitateak.

III. KAPITULUA

Nekazari gazteak beren gain hastea

13. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

1. Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzak lortu ahal izateko, onuradunek, laguntza eskabidea aurkeztean, betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) 18 urtetik 40 urtera bitarte izatea. Emantzipazioa adin nagusitasuntzat joko da.

b) Enpresa plana aurkeztea, nekazaritza jarduerak garatzeko.

c) Behar den lanbide gaitasuna eta kualifikazioa izatea. Enpresa planak egokitze aldi baten beharra aurreikusten duenean bi urteko epea ematen ahalko da, laguntza ematen denetik hasita.

2. Laguntza honi dagokionez, ulertuko da bere gain ez hasitako nekazari gaztea 18 urteko edo hortik gorako adina (edo emantzipatua) eta 40 urtetik beherakoa duen pertsona dela, azken bost urteetariko hiru urtean, azken bi urteetan barne, nekazaritza jarduerengatik erreferentziako errentaren %35etik behereko dirusarrerak irabazi dituena.

3. Laguntzaren eskabidea beren gain hasi baino lehen edo hurrengo sei hilabeteetan aurkeztea. Laguntzaren eskabidea aurkeztu baino lehen eginiko gasturik ez da behin ere finantzatuko.

14. artikulua. Onuradunen konpromiso eta eginbeharrak.

Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzen onuradunek konpromiso eta eginbehar hauek izanen dituzte:

a) Ustiategiaren buru gisa beren gain hastea, titular, titularkide edo eskubide osoko bazkide gisa, nortasun juridikoa duen nekazaritza ustiategia baldin bada. Ustiategi horrek Nafarroako Foru Komunitatean kokaturik egon beharko du.

b) Ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatzea, bidezko bada.

c) Enpresa plana edo inbertsio plana burutzea, laguntza ematen duen ebazpenean adierazten den epean inbertsio plana burutzea.

d) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan frogatzea jasotako funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, jarritako epe eta moduan.

e) Nekazari gazteak beren gain hasteko arauak betetzea.

f) Ustiategiari eta onuradunari dagokienez, laguntza emateko oinarritako balio izan duten betebehar, konpromiso eta baldintzei gutxienez ere bost urtez eustea, inbertsioen legezko ziurtapenetik hasita.

g) Laguntza ongi eman dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

h) Beren gain hasi eta hurrengo hiru urteetan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak adierazi edo ezarririko tutoretza teknikoa onartzeko konpromisoa hartzea.

i) Ustiategiko teknika, ekonomia, lan eta gizarte arloetako kontuei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri honen esparruan harturiko laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

j) Helburu bereko beste dirulaguntza publiko batzuk eskatu izanaren berri ematea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari.

k) Hartutako laguntzaren kobraketa kontabilitatean edo erregistro liburuan jasotzea, indarreko arauen arabera horrelako liburuak izatera behartuta baldin badago.

l) 50.000 eurotik gorako kostu osoa gainditzen duten inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak plaka bat paratu beharko du, proiektu edo eragiketa azalduko duena. Azalpenaren plakaren %25ekoa izanen da.

Gainera, Europako bandera agertuko da, 1974/2006 EE Erregelamenduaren VI. eranskineko 4. puntuan ezarririko arau grafikoekin bat eta harekin batera, irakurgarri hau: Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du".

15. artikulua. Nekazari gazteak beren gain hasteko ustiategiko enpresa plana.

1. Laguntza kobratu ahal izateko, enpresa plan bat aurkeztu beharko da, honako kontu hauek bilduko dituena:

a) Abiapuntuko egoeraren edo, hala bada, nekazaritza ustiategiaren hasierako egoeraren azalpena, ustitategi berriaren jarduerak garatzeko fase eta helburu zehatzak adieraziko dituena.

b) Nekazaritza ustiategian jarduera garatzeko behar den inbertsio, prestakuntza, antolaketa eta behar den beste edozein neurriren azterketa.

c) Ustiategiaren baliagarritasun ekonomikoaren azterlana, teknikari eskudun batek egina, enpresa planaz eta oro har ustiategiaz. Bidezko bada, ustiategiaren ekoizpen osagai fisikoak, azterlana egiteko oinarritako balio dutenak, bat etorriko dira Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan laguntzaren xede den ustiategiaz ageri direnekin.

2. Instalaziorako enpresa planarekin batera, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko inbertsio plan bat aurkeztuz gero, enpresa plan bakar bat eta inbertsio plan bat prestatuko dira, foru agindu honetako 8. artikuluan xedaturikoarekin bat.

3. Enpresa plana betetzen dela kontrolatuko da beranduenez instalazioari laguntza ematen zaionetik hiru urte arte. Bete ezik, laguntzak berreskuratuko dira, 28. artikuluan xedaturikoarekin bat.

16. artikulua. Nekazari gazteak beren gain hasteko modalitateak.

Nekazari gazteak hurrengo modalitateetariko edozeinen bidez hasten ahalko dira beren gain:

a) Ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari gisa hastea, titular, titularkide edo lehentasunezko nekazaritza ustiategiko eskubide osoko bazkide gisa. Gainera, haien enpresa planak frogatu beharko du beren ustiategitik nekazaritza jardueren eta jarduera osagarrien ondorioz urtean ondorio askotarako errentaren adierazle publikoko edo hortik gorako errenta hartzen dutela. Adierazle hori 3/2004 Errege Dekretu Legearen bidez ezarri zen.

b) Beren gain hastea pertsona fisiko titular gisa edo familia baten nekazaritza ustiategi baten titularkide gisa. Ustiategiak nekazaritzako lan unitate bateko bolumena eta dimentsio ekonomikoaren 8 unitate beharko ditu. Kooperatiba edo nekazaritzako eraldaketa sozietate bateko bazkide bat bere gain hastea aukera horren baliokidetzat joko da, entitate horretan, sartzen den gazte bakoitzeko, nekazaritzako lan unitate bat gehitzen denean.

17. artikulua. Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

1. Nekazari gazteak beren gain hasteko gastuen artetik hauek izan daitezke dirulaguntzen xede:

a) Notariotza eta erregistroko gastuak, beren gain hastekoak.

b) Lurrak edo nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak errentan hartzeko kontratu baten lehenbiziko urteko sariaren ordainketa.

c) Lehen ekitaldiko kanpainako mailegu baten kostu finantzarioa.

d) Onuraduna bere gain hasteko baimen, lizentzia eta baimen administratiboen gastuak.

e) Gazteak bertako bazkide bihurtzeagatik kooperatibari edo nekazaritzako eraldaketa sozietateari dakarkion dirua, 16. artikuluko b) letran ezarririko bidearen bidez bere gain hasten denean.

f) Ekoizpenerako primarako eskubideak eskuratzea, banakakoak eta eskualdatzen ahal direnak, sektorean aplikatzekoa den arautegiarekin bat.

g) Beren gain hasteko maileguen abalen kostuak eta mailegu horiek lehen ekitaldian izaniko kostu finantzarioa.

h) Nekazaritzan hasteko prestakuntza ikastaroen gastuak. Gastu horiek frogatu beharko dira eta laguntza 1.100 eurokoa izanen da gehienez ikasleko eta ikastaroko. Prestakuntza ikastaroak gutxienez ere 200 ordu iraunen du. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak edo hari atxikiriko sozietate publikoek eman beharko dituzte ikastaro horiek edo, bestela, nekazaritza adarrean irakasteko aitorturiko ikastetxeek.

i) Proiektuaren, aholkularitzaren eta bideragarritasun azterlanen gastuak, gastu guztien %12 arte.

j) Lurrak erostea, beren gain hasteko behar dituzten ber.

k) Makina eta ekipo berriak erostea, informatikoak barne.

l) Ibilgetu ez-materiala erostea, alegia, aplikazio informatikoak eta aurreko bi letretan aipatzen diren inbertsio lagungarrien errentamendu finantzarioko ondasunen gaineko eskubideak.

m) Onuradunaren ohiko bizilekua den etxea erosi edo egokitzea.

Etxebizitza ustiategiaren edo horren zati bat dagoeneko herrian egonen da eta ezin izanen du bestelako zuzeneko laguntzarik hartu. Etxebizitza erabilia bada, tasatzaile kualifikatu independente baten ziurtagiria eskatuko da, erosketa prezioa merkatuko balioa baino handiagoa ez dela dioena. Tasazioan lokalaren prezioa eta lurrarena bereiziko dira.

2. Betiere, abereak erosiz gero, ezinbesteko baldintza izanen da erosi beharreko abereek abereen ongizatearen arloan dagoen arautegia betetzea.

18. artikulua. Orotariko eta sektore bakoitzerako mugak.

1. Nekazari gazteak beren gain hasteko, ez dira dirulaguntzen xede izanen

a) Makina erabiliak erostea.

b) Beste instalazioetatik bakarturiko biltegiak, poligono edo eremu mugatuetan daudenak izan ezik, aplikatzekoa den hirigintza legerian eta indarra duen toki planeamenduan aipatzen badira. Betiere, nekazaritzako lan untitate bakoitzeko gehienez ere 250 metro karratuko eremuan izaten ahalko dira dirulaguntzen xede. Ondoriozko nekazaritzako lan unitateak inbertsio planak egin ondoren aplikatuko dira.

c) Turismorako eta elikaduratik kanpoko eskulangintzarako jarduerak abiarazi edo garatzeko gastuak.

d) Ezkontideen edo lehen edo bigarren mailako ahaideen arteko eskualdatzeak, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere.

e) Ustiategiko berezko laneskuaren gastuak, bestelako zerbitzuenak edo gauzatako ekarpenenak.

f) Merkatuaren antolaketa erkidearen esparruan laguntzak hartzen ahal dituzten inbertsioak, mahastizaintza eta barazkizaintza sektoreko inbertsioak izan ezik, horietan 7. artikuluan xedaturikoa errespetatzen duten inbertsioei laguntza emanen baitzaie.

g) Ekoizpena merkatuaren antolaketa erkideeek ezarririko murrizketa edo mugen gainetik gehitzeko inbertsioak.

h) Ondasun berak ezin izanen ditu batera hartu neurri honetan aurreikusiriko laguntzak eta "nekazaritza ustiategiak modernizatzea" izenekoak, laguntzetarako ezarririko mugak ez gaindituagatik ere.

2. Nekazaritza sektorean ez dira dirulaguntzen xede izanen

a) Urteko plantetan eta haien landaketetan eginiko inbertsioak. Mahatsondoetarakoak eta mahastia landatzekoak ere ez.

b) Fruitu eta barazki fresko eta eraldatuen sektorearen merkatuaren antolaketa erkidearen laguntza araubideen aplikazio esparruan sartzen diren inbertsioak. Hala ere, nekazaritza ustiategien titularrak beren kasa egin eta finantzaturiko inbertsioak dirulaguntzen xede izaten ahalko dira, fruitu eta barazki ekoizleen batasuneko kideak badira.

c) Ardogintza eta mahastizaintza merkatuaren antolaketa erkidearen barruan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko onetsiriko planean sarturiko inbertsioak.

d) Mailaketen ondoriozko gastuak, haien muina birfintze lanak bada.

3. Abeltzaintza sektorean ez dira dirulaguntze xede izanen:

a) Gizendegietan eginiko inbertsioak, salbu eta ustiategiaren beraren ziklo itxietakoak edo nahitaezko lekualdatzeek sortzen dituztenak edo, lehenagoko instalazioetan, higienea, osasuna, ingurumena, abereen ongizatea edo lan osasuna hobetzekoak.

b) Esnearen eta esnekien sektoreko tasa osagarriari buruzko erregelamenduaren arabera zehazturiko erreferentziako kopurua gainditzen duten inbertsioak, salbu eta aldez aurretik erreferentziako kopuru osagarri bat lortu bada.

c) Zerri ekoizpen intentsiboan zerri postuak gehitzen dituzten inbertsioak. Zerritegian berean zikloa ixtea ez da gehitzetzat joko, zerramak proportzioan gutxitzen badira. Horretarako, hazkuntzarako zerramendako postu bat gizendu beharreko 6,5 zerriko izanen da.

d) Ustiategietan eginiko inbertsioak, haien haragitarako behi aziendaren karga azienda larriko bi unitate baino gehiagokoa bada bazka hektareako edo ekoizpen gutxiko aprobetxamenduko eta galondoetako eremuen ekoizpen baliokideko eta abere horiek elikatzeko erabiltzen badira. Salbuespen horretatik kanpo gelditzen dira, eginak dauden instalazioetan higienea, osasuna, ingurumena, abereen ongizatea edo lan osasuna hobetzeko inbertsioak. Behin ere ezin izanen dute ekoizpena handitu.

Abere kargari dagokionez, abeltegi mota hau azienda larriko unitateak eta bazka eremuak kalkulatzeko, nekazaritza sektorearendako laguntzetan aplikatu beharreko definizioei buruzko foru aginduan ezartzen diren baliokidetzak hartuko dira kontuan.

e) Arrautzak eta hegazti haragia lurzoruaren menpe ez dagoen araubide intentsiboan ekoizteko inbertsioak, eginak dauden instalazioetan higienea, osasuna, ingurumena, abereen ongizatea edo lan osasuna hobetzeko inbertsioak izan ezik, kasu horietan ezin izanen dute ekoizpena handitu. Bestelako hegazti aprobetxamenduetarako inbertsioak ere ez daude laguntzetatik kanpo, haragia edo arrautzak ekoizteko ez badira ere, eta gibel-orea ekoizteko hegazti palmipedoen sektorekoak.

19. artikulua. Laguntzen mota eta zenbatekoa.

1. Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzak, foru agindu honetako 16. artikuluko a) letran aipatzen den modalitatean, honelaxe ematen ahalko dira:

a) Gehienez ere 40.000 euroko prima bakar baten bidez, edo

b) Interes hobari baten bidez. Haren balio kapitalizatua gehienez ere 40.000 eurokoa izanen da.

c) Bi laguntza moten konbinazioa. Kasu horretan gehineko zenbatekoa 55.000 eurokoa izanen da, laguntza mota bakoitzerako aurreko ataletan ezarririko mugekin.

Interes hobarietan, maileguek gehienez ere hamabost urte iraunen dute eta onuradunaren konturako gutxieneko interesa %1,5ekoa izanen da urtean.

Interes hobarien eta beren gain hasteko primaren zenbatekoen batura, onuradunak zuzeneko dirulaguntza gisa kobratu beharrekoa, behin ere ezin izanen da beren gain hasteko gastu eta inbertsioak baino handiagoa.

2. Beren gain hasteko foru agindu honetako 16. artikuluko b) letran aipatzen den modalitatean, gehienez ere 24.000 euroko prima bakar baten bidez emanen da.

3. Onuradun berak ezin izanen du prima bat baino gehiago hartu eta bere gain hasteko interesen hobari bat baino gehiago ere ez. Titularkide batzuen instalazio batzuk edo nortasun juridikoko ustiategietan eskubide osoko bazkideen instalazioak izanez gero, instalazio horiek sorturiko gastu eta inbertsio guztietan gazte bakoitzak duen partaidetzaren arabera pagatuko da laguntza, ezarririko mugen barruan.

20. artikulua. laguntza emateko modua.

Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzak bananako ebaluazioko prozeduraren bidez emanen dira.

21. artikulua. Betebeharrak frogatzeko modua.

1. Betebeharrak frogatzeko, eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen IFZren fotokopia.

b) Laguntzak tramitatzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan dauden datu baseak kontsultatzeko baimena.

c) Gizarte Seguruntzarekiko eginbeharrak eta zerga arlokoak eguneraturik daudela egiaztatzeko baimena.

d) Lanbide gaitasuna eta kualifikazioa frogatzeko:

_Lanbide Heziketako Nekazaritza adarreko ikasketa titulua, gutxienez ere nekazariburuen titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo Erdi Mailako Hezieta Zikloko titulua nekazaritza adarretan.

_Nekazaritza enpresan sartzeko ikastaroa egin dutela frogatzen duen ziurtagiria edo bi urteko epean hala egiteko konpromiso idatzia. Ikastaroak gutxienez berrehun ikastordu iraun beharko du.

e) Bere ustiategiko enpresa plana, foru agindu horretako 8. artikuluan xedaturikoarekin bat.

f) Proiektu teknikoa, teknikari eskudun batek prestatua, beren izaeragatik edo beren ezaugarriengatik hala behar duten inbertsioetan edo, bestela, memoria baloratua.

g) Bere ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzen duen ikerlana, 15.1.c) artikuluan aipatzen duena.

h) Beren gain hastea justifikatzen duten alorrak erosi edo errentan hartzeko konpromisoa, bidezko bada.

2. Laguntzen eskabidea aurkeztuz gero, esan nahi du onuradunak 14. artikuluan ezarririko konpromisoak onartzen dituela.

3. Beren gain elkarte baten nekaritza ustiategi baten barruan hasiz gero, gainera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Elkartearen IFZren fotokopia.

b) Entitateko organo eskudunak luzaturiko ziurtagiria, nekazari gaztearen ekarpena eta hori bazkide edo partaide gisa sartzeko baldintzak adieraziko dituena, eta horrekin batera entitatearen estatutu edo arauen kopia fede-emailea eta bertan zuzendaritza teknikoan eta kudeaketan ari diren pertsonen zerrenda.

4. Gainera, burutzen diren ekintzen arabera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eskatzen diren ingurumen baimenak, kasuan kasuko ustiategirako.

b) Abeltegiak izanez gero, abereen higieneari eta ongizateari dagokienez, albaitariak luzatutako ziurtagiri edo txostena beharko da, zeinetan egiaztatuko baita betetzen direla Europar Batasunaren arauak, bereziki abeltegietako abereak babesteko arauak eta zekorrak, zerriak edo arrautzatarako oiloak babesteko gutxieneko arauak. Agiri hori ere aginduzkoa da abeltegietako inbertsio berriak izanez gero, kasuan kasuko proiektu teknikoan zehazten direnak.

c) Enpresa planak ondasun higiezin erabilien erosketa bilduz gero, tasatzaile kualifikatu independente baten ziurtagiria eskatuko da, erosketa prezioa merkatuko balioa baino handiagoa ez dela dioena. Tasazioan lokalaren prezioa eta lurrarena bereiziko dira.

d) Inbertsio lagungarriak errentan harturiko finka edo orubeetan egiten badira: errentamenduko kontratu erregistroa, aurreikusiriko inbertsioak egiteko jabearendako baimena barne.

e) Enpresa planean, ustiategiko instalazio bat ordeztea aurreikusten bada, instalazio berriak helburu bera badu, instalazio berrirako laguntza hauek eskatu ahal izateko, ez da eskatuko instalazio zaharrak ingurumenaren, higienaren eta abereen ongizatearen arloetan indarra duten gutxieneko arauak betetzen dituela frogatzen duen agiririk. Hala ere, onuradunak bermatu beharko du instalazio zaharra ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menpeko jarduera baterako edo edozein abere motari ostatua emateko ez dela erabiliko.

5. Neurri honetan aurreikusiari dagokionez, Nafarroako Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan dagoen informazioaren arabera, esleituriko nekazaritzako lan unitateak zehazterik ez bada, Nekazaritzako Elikagaien Industria eta Nekazaritza Ustiategien Zerbitzuko teknikariek ezarriko dituzte jarduera edo ustiategi horri aplikatu beharreko nekazaritzako lan unitateak.

IV. KAPITULUA

Xedapen administratibo erkideak

22. artikulua. Eskaerak aurkeztu, tramitatu eta bukatutzat ematea.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzen eskaerak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko beste erregistroetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedu Erkideaari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako tokietan aurkezten ahalko dituzte interesdunek.

2. Eskabideak laguntzen diren jarduerak egin baino lehen aurkeztu beharko dira.

3. Laguntzen eskaerak eredu normalizatuetan aurkeztuko dira. Eredu horiek Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Erregistroan, nekazaritza bulegoetan eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webguneko atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal dira.

4. Eskaerak harturik, eskatzen diren agiri guztiak ote dauden egiaztatuko da. Bestela, interesatuari eskatuko zaio haiek osatzeko, gehienez ere hogeita hamar eguneko epean, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko zaiola.

5. Ureztatzeko obra eta instalazioak izanez gero, Nafarroako Ureztalurrak, S.A. enpresari adostasun txosten tekniko eta ekonomikoa eskatuko zaio. Halaber, kooperatiba edo sozietate batean batean batera ustiatzeko atal batek edo ustiatzeko oinarrizko eremuak osatzeko elkarte batek eginiko inbertsioak izanez gero, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren adostasun txosten tekniko eta ekonomikoa beharko da.

6. Eskaera osorik egon ondoren, egiaztatuko da eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela. Horretarako behar diren kontrolak eginen dira. Gero, ebaluatu eginen dira. Laguntzaren zenbatekoa dirulaguntzaren xede den aurrekontuaren eta aplikatzekoa den baremoaren arabera zehaztuko da.

7. Proposaturiko kostuen moderazioa egiaztatzeko, sistema hauek erabiliko dira:

a) "Erreferentziako kostuak eta inbertsio moduluak" izeneko 5. eranskinean aipatzen diren erreferentziak.

b) "Erreferentziako kostuak eta inbertsio moduluak" eranskinean aipatzen ez diren makina eta ekipoetarako, eskatzaileek hiru "pro forma" aurrekontu edo faktura aurkeztu beharko ditu. Hala ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintza aurkeztea frogatzen denean hornitzailea irizpide teknikoei edo esklusiba-eskubideak babesteari buruzko irizpideei jarraikiz hautatu dela.

c) Beren ezaugarriengatik aurreko kasu batean ere ez dauden osagaiak izanez gero, balorazio batzorde batek baloratuko ditu, aurkezturiko aurrekontuari adostasun txostena eman edo bestelako aurrekontu bat aurkeztuko duenak. Kudeaketa atalaren arduradunak eta bertako bi teknikarik osatuko dute batzordea.

Onuradunak aurkezturiko aurrekontuaren eta ebaluazioaren ondoriozkoaren artean txikiena izaten ahalko da dirulaguntzaren xede.

8. Ebaluazioa bukaturik, kudeaketa unitateak laguntza emateko ebazpen proposamena aurkeztuko du, non eskatzaileak bete beharreko baldintza eta konpromisoak zehaztuko baitira. Interesdunari sei hilabeteko epean jakinaraziko zaio, eskatzailea aurkezten duenetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik lehian betebeharrekoak ere azalduko dira. Epe horretan laguntza emateko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

23. artikulua. Eskaeren aldaketa.

1. Arrazoiak emanda, ekoizpen programari edo inbertsio planari loturiko aldaketa nabarmenak egin behar direnean, plan osagarri bat edo bestelako bat aurkezten ahalko da. Plan hori hasierako planerako irizpide tekniko eta ekonomiko berei jarraituz onetsi beharko da. Hala bada, laguntza doitu beharko da. Doitze horrek ez du esan nahi hasiera batean onarturiko laguntzak gehituko direla. Lehentasun baremoa aplikatzean, puntuazioa aldatzen duen aldaketarik ez da onartuko, salbu eta aurrekontuengatik onuradun bat ere baztertzen ez bada.

2. Aldaketa nabarmenen ezaugarriak:

a) Ekoizpenaren orientazioa aldatzea, sektore, laborantza mota edo abere espeziearen arabera.

b) Ekoizpena, hasiera bateko laborantzarako hektareak edo abelburuak %10 baino gehiago bateko gehitu edo kentzea.

c) Hasiera bateko obra zibilaren, makinen edo ekipamenduaren osagaiak %20 gehitu, kendu edo aldatzea.

24. artikulua. Laguntzen ordainketa.

1. Lehian nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko neurriko laguntzen ordainketa.

a) Laguntzak zatika pagatuko dira, gehienez ere hiru urtean, eta haietariko bakoItza laguntza emateko ebazpenean zehazten den proportzioan.

b) Onuradunak aurrerakin bat eskatzen ahalko du. Kasu horretan, lehen urteko saria ordainketa aurreratutzat joko da. Horretarako, aurreraturiko zenbatekoaren %110eko abala pagatu beharko du, eskatzen zaionean, laguntza eman eta pagatzeko ebazpena baino lehen.

c) Aurrerakinik eskatu ez duten onuradunek eta eskaturik ere behar den epean abala pagatu dutela frogatzen ez dutenek lehen urteko saria kobratzen ahalko dute urriaren 30a baino lehen frogatzen badute inbertsioa laguntza emateko ebazpenean ezarririko epean egin dutela, edo azaroaren 15a baino lehen, emaniko laguntzaren %50aren %110eko abala aurkezten badute. Bestela, urteko saria kobratzeko eskubidea galduko dute.

d) Bigarren eta hirugarren urteetako sariak kobratu ahal izateko, aldez aurretik inbertsioak egin beharko dira, laguntza emateko ebazpenean zehazten den proportzioan.

Bigarren urteko sariari dagokion ekitaldian urriaren 30a baino lehen lehenbiziko bi ekitaldietarako laguntza emateko ebazpenean ezarririko proportzioari dagokion inbertsioaren portzentajea burutu dela frogatu ezik, portentaje horren erdia burutu bada, onuradunak sari hari dagokiona kobratzen ahalko du, azaroaren 15a baino lehen, onarturiko laguntza osoaren %110eko abala aurkeztu badu. Lehenago helburu bereako abal bat aurkeztu badu, aipatu den zenbatekoa arte osatu beharko da. Bestela, urteko saria kobratzeko eskubidea galduko du.

e) Aurrekontuetan behar adina diru egonez gero, inbertsioak bukatuak daudela ziurtatzen duten espedienteetarako ordainketak aurreratzen ahalko dira.

2. Banakako ebaluazioan nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko neurriko laguntzen ordainketa.

a) Laguntzak zatika pagatuko dira, gehienez ere hiru urtean, eta haietariko bakotza laguntza emateko ebazpenean zehazten den proportzioan.

b) Onuradunak aurrerakin bat eskatzen ahalko du. Kasu horretan, lehen urteko saria ordainketa aurreratutzat joko da. Horretarako, aurreraturiko zenbatekoaren %110eko abala pagatu beharko du, eskatzen zaionean, laguntza eman eta pagatzeko ebazpena baino lehen. Abal hori aurkeztu ezik, laguntza emateko ebazpenean pagatzeko modua ezarriko da, aurrekontuetako diruaren arabera.

c) Aurrekontuetan behar adina diru egonez gero, inbertsioak bukatuak daudela ziurtatzen duten espedienteetarako ordainketak aurreratzen ahalko dira.

3. Aipatzen diren aurrerakinen zenbatekoa inbertsioaren kostu osoaren %20koa izanen da gehienez. Laguntza emateko ebazpenean ezarririko datetan inbertsioak frogatu ezik eta aurrerakinak kobratzea eskatuz gero, muga hori gainditzen duten urteko sarien zenbatekoarengatik laguntzarako eskubidea galduko da.

4. Aurreko puntuetan aipatzen diren banku-abalak inbertsioak bukatu direla ziurtatzean libratuko dira.

5. Nekazari gazteak beren gain hasteko neurriko laguntzen ordainketa.

a) Prima moduko laguntzak zatika pagatuko dira, bi ordainketa berdinetan. Lehena beren gain hasten direnean eta bigarrena bukatzean, eskatzen ahal diren konpromisoak bete ondoren.

b) Interes puntuen hobarien moduko laguntza maileguaren bizitza osorako emanen da eta ordainketa batera eginen zaio entitate finantzarioari, mailegu hori gauzatu ondoren. Haren zenbatekoa interesen hobariaren ondoriozko aldian aldiko zenbatekoei entitate finantzarioekin hitzarturiko eguneratze tasa aplikatuz kalkulatuko da.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak nekazari gazteak beren gain hasteko gastu edo inbertsioak finantzatzeko entitate finantzarioekin izenpetzen dituen lankidetza hitzarmenen babesean lortzen diren mailegu edo kredituek bakarrik hartzen ahalko dute interesen hobaria.

6. Onuradunak, laguntzaren xede diren inbertsioak bukaturik, dirulaguntzaren xede diren urteetako azaroaren 15a baino lehen frogatu beharko du, horretarako dagoen inprimakiaren bidez. Jatorrizko fakturak, ordainagiriak eta foru agindu honetan xedaturikoaren ondoriozko baimen eta bestelako agiriak aurkeztu beharko ditu.

7. Jardueraren ezaugarriengatik posible bada, fakturen eta ordainagirien bidez, laguntzaren xede diren gastu eta inbertsio guztiak frogatu beharko dira eta inbertsio planaren osagarri direnak ere bai, dirulaguntzaren xede ez diren arren. Ezin bada horrela egin, ordainketak antzeko froga-balioa duten agirien bidez justifikatuko dira.

8. Finantza-errentamenduko eragiketen kasuan, laguntza ordaindu aurretik, eragiketa horietarako emandako laguntzaren kopuru osoa adinako abala eskatuko da. Abalak baliozkoa izan behar du enpresa onuradunak eragiketa likidatu eta errentamenduan diren ondasunen jabe bihurtu arte.

9. Bidezko bada, ustiategiaren titulartasuna edo titularkidetasuna frogatzen duen egintza edo kontratuaren kopia fede-emailea aurkeztu beharko da. Eskritura publikoak Jabetza Erregistroan inskribatu beharko dira eta landa errentamenduetakoak, Landa Errendamenduen Erregistroan.

10. Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuak behar adina kontrol egingo ditu arautegi indarduna eta onuradunak hartutako konpromisoak betetzen direla eta inbertsioa aurkeztutako proiekturako benetan erabili dela egiaztatzeko. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko diren ordainketak baimendu eta dirulaguntzen ordainketaren gaineko ebazpen proposamena prestatuko du.

25. artikulua. Ez-betetzeen mailakatzea, murrizketak eta salbuespenak.

1. Ustiategiak modernizatzeko neurrian inbertsio plana buruturik, edo nekazari gazteak beren gain hasteko enpresa plana burutirik, egiazko inbertsioaren zenbatekoa onetsiriko inbertsiotik beherakoa baldin bada, laguntzen zenbatekoa doituko da, proportzioan gutxituz, inolako zehapenik gabe, baldin eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Deparamentuak uste badu eginiko planek balio dutela. Lehenago kapitalaren zuzeneko dirulaguntza gutxituko da, bidezko bada, eta gero onuradunak harturiko bestelako dirulaguntza modalitateak.

2. Ordainketaren eskabidearen zenbatekoa onartzekoa den aztertu ondoren zenbatekoa baino %3 handiagoa bada, ordaintzeko zehaztu zen zenbatekoa alde horretan gutxituko da.

Hala ere, ez da bat ere gutxituko onuradunak frogatzen badu ez dela erruduna dirulaguntzaren xede ezin izan den zenbatekoa sartzeaz.

3. Espediente egoki baten bidez, onuradunak nahita gezurrezko adierazpen bat egin duela frogatuz gero, onarturiko laguntzak indargabetu eta haiengatik pagaturiko zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik baztertuko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak deusetan galarazi gabe.

26. artikulua. Gero betetzeko konpromisoak.

1. Foru agindu honetako 4.b) eta 14.f) artikuluetan aipatzen diren konpromisoak bete ezik, laguntzak hein batean edo osorik itzuli beharko dira.

2. Ulertuko da 4.b) artikuluan aipatzen den konpromisoa ez dela bete, laguntzen azken ordainketaren ondorengo bost urteetan, jarduera utzi edo hein handi batean gutxitzen bada, ekozipena gutxitzen bada edo ustiategia edo instalazioak lekualdatzen badira.

3. Ulertuko da 14.f) artikuluan aipatzen den konpromisoa ez dela, beren gain hasi eta hurrengo bost urteetan enpresa plana hasierako aurreikuspenetatik modu nabarmenean aldendu dela ikusiz gero. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzen nondik norakoak berrikusten ahalko ditu.

4. Aurreko bi ataletan aipatzen diren konpromisoen ez-betetzea mailakatu eta itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Jarduera utziz gero: %100.

b) Dimentsio ekonomikoaren unitateak aurreikusiaren aldean %25 gutxituz gero: %10.

c) Dimentsio ekonomikoaren unitateak aurreikusiaren aldean %50 gutxituz gero: %25.

d) Dimentsio ekonomikoaren unitateak aurreikusiaren aldean %75 gutxituz gero: %50.

e) Nekazaritzako lan unitateen %75 baino gutxiago mantenduz gero: %10.

f) Nekazaritzako lan unitateen %50 baino gutxiago mantenduz gero: %50.

g) Nekazari gazteak beren gain hasteko aurreikusiriko tutoretzak onartu ezik: %50.

5. Ez da ulertuko aurreko atalean aipatzen diren konpromisoak bete direla ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Onuradunaren heriotza.

b) Onuradunaren lanerako ezintasun luzea.

c) Ustiategiaren zati handi baten desjabetzea, konpromisoa hartu zenean ezin baldin bazen aurreikusi.

d) Hondamendi natural larri bat, ustiategiko lurrak modu nabarmenean ukitzen dituena.

e) Abeltegiko aziendarako eraikinen istripuzko suntsiketa.

f) Abeltzainen azienda guztia edo parte bat ukitu duen epizootia.

6. Onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak, bidezko diren frogen bidez, hala egiten ahal duenetik hamar egun balioduneko epean.

27. artikulua. Bateraezintasunak.

Ustiategietarako, laguntza publiko hauek bateraezinak dira foru agindu honetako laguntzekin:

a) 1698/2005 EE Erregelamenduaren esparruan ezarriak:

_1. ardatzekoak: Nekazariak eta nekazaritzako langileak lehenago erretiratzeko laguntzak eta nekazaritzako eta oihaneko produktuen balio erantsia handitzekoak.

_3. ardatzekoak: Landa ekonomia dibertsifikatzeko neurriak eta landa eremuetako bizi kalitatea hobetzeko neurriak.

_4. ardatzekoak: Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako Leader ardatzaren esparruan ematen diren laguntzak.

b) Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren bidez tramitatzen diren I+G+I laguntzak.

c) Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen esparruan ematen direnak.

d) Jarduera berak finantzatzeko bestelako zuzeneko laguntzak.

28. artikulua. Itzulketak, ez-betetzeak eta zehapenak.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzei buruzko itzulketak, ez-betetze eta zehapenak, Europar Batasuneko arautegian xedaturikoa galarazi gabe, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat etorriko dira.

2. Arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko zehapen prozedura administratiboa abenduaren 9ko 369/1997 Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da, haren bidez onetsi baitzen nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura arloetako zehapenak jartzeko administrazio prozedura.

Lehen xedapen gehigarria._Aurrekontuetako kredituak.

Arau honetan aipatzen diren laguntzak 2007rako gastu aurrekontuko "Nekazaritza ustiategiak hobetzea PDR (FEADER)" izeneko 721002-72230-7700-412100 (**) kontusailetik edo hurrengo urteetan baliokidea den kontusailetik finantzatuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria._Aplikatzeko baldintza.

Foru agindu honetan xedaturikoa aplikatu ahal izateko, Europar Batzordeak Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako "Nekazaritzako ustiategiak modernizatzea" eta "Nekazari gazteak beren gain hastea" izeneko neurriak onetsi beharko ditu. Europar Batzordearen eskakizunak aintzakotzat hartzeko neurri horietan egin beharreko edozein aldaketak, foru agindu honetako laguntzei buruzko arauen egokitzapena ekarriko du.

Hirugarren xedapen gehigarria._Eremu behartsuak eta menditsuak.

Eremu behartsuak eta menditsuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean eman Foru Aginduan aipatzen dira.

Laugarren xedapen gehigarria._Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Foru agindu honen babesean ematen diren dirulaguntzak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea garatzen duten arauetan xedaturikoarekin bat argitaratuko dira.

Lehen xedapen iragankorra._2007ko urtarrilaren 1a baino lehen aurkezturiko eskabideak.

1. Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Aginduaren babesean 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen aurkezturiko eskabideak, egun horretan ebazpenik jaso ez badute, foru agindu honetan arautzen diren laguntzen xede ezin izan badira, ezetsi eta artxibatuko dira.

2. Hobekuntza planetarako laguntzen eskabideen kasuan, 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen aurkeztu baziren eta ebazpenik jaso ez badute, 2000-2006 urteetarako dirulaguntzen xede izan daitekeen azienda erosteko inbertsio baloratuaren proposamen bat egun hartan ager dadin, azienda inbertsio hori ez da dirulaguntzen xede izanen 2007-2013 urteetan. Hala ere, hobekuntza planeko beste inbertsioei laguntzaren gehienekoa emanen zaie, 1698/2005 EE Erregelamenduko 26. artikuluan xedatzen denaren arabera, plan horretarako dirulaguntza osoak behin ere 2006ko ekitaldian dirulaguntzarik hartu izan balu zegokiokeena gainditu gabe.

Bigarren xedapen iragankorra._Aurretiko inbertsioak.

1. Modernizatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko planetan aurreikusiriko inbertsioek, 2007ko urtarrilaren 1etik foru agindu honek indarra hartu arte eginek, laguntza hauek hartzen ahalko dituzte. Horietarako foru agindu honetako 2.1.d) eta 13.1.b) artikuluetako betebeharrak ez dituzte bete beharko.

2. Inbertsio hauetarako laguntzen eskabideak hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, foru agindu honek indarra hartzen duenetik hasita, lehian dauden nekazaritza ustiategietarako inbertsioetarako eskabideak izan ezik, horien deialdian ezarririko epean aurkeztuko baitira.

Xedapen indargabetzaile bakarra._Arau indargabetuak.

1. Honako xedapen hauek indargabetu dira:

a) 4/2005 Foru Agindua, urtarrilaren 17koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Honen bidez apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren ondoriozko laguntzak zehazteko Nekazaritzako Lan Unitateak (NLU) ezartzen dira. Foru dekretu horren bidez finkatu zen zer laguntza emanen diren nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko.

b) Foru Agindua, 2003ko martxoaren 31koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Honen bidez eguneratzen dira nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ezartzen zituen modulu ekonomikoak, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuak babesgarri egiten dituen inbertsioei aplikatzekoak.

c) Foru Agindua, 2000ko maiatzaren 31koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, zer laguntza emanen diren nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko finkatzen duen apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

d) Foru Agindua, 2001eko apirilaren 2koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ezartzen zituen apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren eta ondorengo aldaketen arauen kontu batzuk garatzen dituena.

e) Foru Agindua, 2001eko urriaren 15ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko, zer laguntza emanen diren finkatzen duen apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretua aplikatzeko onuradunen adinari buruzko zehaztapenak ematen dituena.

f) 28/2004 Foru Agindua, otsailaren 23koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko, zer laguntza emanen diren finkatzen duen apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretua eta haren ondorengo aldaketak garatzekoa.

2. Foru agindu honi kontra egiten dioten maila bereko xedapen guztiak indargabetu dira.

Azken xedapen bakarra._Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko martxoaren 27an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

1. ERANSKINA

Errentamenduari dagokionez inbertsioak amortizatzeko epeak

.Eraikinak:

Obra berria: 25 urte.

Obraren erreforma: 20 urte.

Tresnak: 12 urte.

.Landaketak:

Pipitadun fruta arbolak 20 urte.

Hezurdunen fruta arbolak 10 urte.

Mahastia: 25 urte.

Almendrondoak 20 urte.

Antzinako olibondoa: 50 urte.

Olinbondo intentsiboa: 15 urte.

Zainzuriak: 8 urte.

Basaranondoa: 12 urte.

.Finkak hobetzea:

Lur zelaitzea, urestapena, etc.: 15 urte.

.Berotegiak: 10 urte.

2. ERANSKINA

Inbertsio osoari buruzko portzentaje mugarik ez duten makinak, mendialdeetan

1._Belar-bazkarako makinak.

_Zuzenean ereiteko makinak.

_Ereiteko makina pneumatikoak.

_Artoa aleka ereiteko makina.

_Segamakinak.

_Segamakina egokitzaileak.

_Belarra iraultzeko makinak

_Ildoak egiteko makinak.

_Atoe autokargatzaileak.

_Bolak egiteko makinak.

_Paka handiak egiteko makina.

_Zintaztatzekoak, esekiak edo herrestatuak.

_Uzta egiteko atoe-makinak edo autopropultsatuak.

_Sasi garbitzeko makinak.

_Pakak harrapatzeko besoak.

2._Patatarako makinak.

_Lurra lantzeko area: birakari eta berdintzailea.

_Landatzeko makina.

_Patatak erauzteko atoe-makina.

_Patatak erauzteko makina: 2 ildokoa eta zabaldura handikoa.

_Patatak sailkatzeko makina.

3._Hondakin organikoak barreiatzeko ekipoak eta bestelako makina espezifikoak:

_Minda biltontziak: hodi eskegikoak edo injekziozkoak.

_Simaurra barreiatzeko atoeak.

_Ahotza barreiatzeko makinak aziendaren azpiak prestatzeko.

_Pala teleskopiko autopropultsatuak kargatzeko eta garbitzeko (Manitou eta Bobcat motakoak).

_Pala kargatzaileak traktoreendako.

_Konpost makinak.

_Minda irabiagailuak.

_Siloko belarra hartzeko makina.

_Unifeed makinak.

_Garbitzeko makinak.

4._Bestelakoak.

_Hesolak sartzeko makinak.

3. ERANSKINA

Inbertsio osoari buruzko portzentaje mugarik ez duten makina berriztatzaileak

_Landatze makina automatikoak, landareak aldatzekoak eta landatze trenak barne.

_Termonebulizazioaren bidezko tratamendu fitosanitarioetarako tresnak.

_Zehaztasun eta etekin handiko langargailuak.

_Azienda elikatzeko bazka eta pentsua etengabe nahasteko makina.

_Etengabe siloratu eta xingolak jartzeko makina.

_Sistema aho-anitzekoen, hodi esekien edo lurrean injektatzekoen bidez mindak homogeneoki banatzeko tresneria berariazkoak.

_Mindetako hondakin gotorrak bereizteko tresna mekanikoak.

_Alor estentsiboetarako lanketa-anitzeko ereiteko tresnak, ereiteko trenak ere deritzenak.

_Ereiteko makinak edo labore bioenergetikoak ereiteko haien egokitzapen berariazkoak, biodiesela edo biomasa ekoiztera zuzenduak, laborantzako edo oihangintzako hondakinez bestelakoak.

4. ERANSKINA

Kooperatiben barnean hainbaten arteko laborantza atalek 10. artikuluko onurak eskuratzeko bete beharreko baldintzak

Nafarroako kooperatiben barneko hainbaten arteko laborantza atalek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Kooperatibak erakunde profesionalen erregistroan inskribaturik egon behar du.

b) Batera ustiatzeko atalaren helburu nagusia atalera ekarritako lurrak batera ustiatzea izatea.

c) Gutxienez kooperatibako hiru kidek osatu behar dute laborantza hainbaten artean egiteko atala, nekazaritzako ustiategien titularrak diren aldetik. Pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan daitezke, eta Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritako mugak izanen dituzte.

d) Estatutuetan honako hau jasoa izan behar dute:

_Lurrak erabili eta aprobetxatzeko eskubidea jarri duten kideen partaidetza-moduluen banaketa eta beren lana ere jarriko dutenei egokituko zaizkienak.

_Kideak kooperatibarekin Derrigorrezko Erreserba Funtserako egiten dituen eragiketei aplikatuko zaien gutxieneko portzentajea, ezertan galarazi gabe Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 51. artikuluan ezarritakoa.

_Kide bat ataletik ateratzen denean, atalak aukera izanen du berak jarri dituen finkak atalaren balio bereko beste batzuekin trukatzeko, sozietatearen finken kontzentrazioari eusteko.

_Kooperatibak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinarazi behar dizkio urtero laborantza hainbaten artean egiteko ataleko kideen mugimenduak eta elkarrekin lantzeko lurren atalaren esku jarri dutena.

_Kooperatibaren itzulketak kideei kreditatzeko irizpideak, betiere kooperatiban egiten den jarduera edo zerbitzuaren arabera, eta kontuan izanik, horri dagokionez, litekeena dela bi bazkide mota izatea.

_Lur horiek nola landuko diren, betiere honako mota hauetakoren bat: entitateak berak zuzenean, kooperatiben arteko hitzarmenen bidez, edo ogibide nagusia nekazaritza dutenei errentan emanez edo bestelako kontratuen bitartez. Lehentasuna bere bazkideek izanen dute.

_Nahitaezkoa dela, kontratua edozein motatakoa delarik ere, hainbaten artean lantzeko lurraren %50 kooperatibako kideei esleitzea, baldin eta ogibide nagusia nekazaritza dutela frogatzen badute eta hala eskatzen badute. Laborantza hainbaten artean egiteko atalaren lurrak errentan ematen badira, lehentasuna honako hurrenkera honen arabera izanen da: %70 gutxienez ogibide nagusitzat nekazaritza dutela frogatzen duten nekazarientzat; gainerako lurrak errentan emateko, halakorik bada, beste nekazaritza-kooperatiba batzuei ematen ahal zaie, beste sozietate batzuen gainean lehentasuna izanen baitute.

d) Laborantza hainbaten artean egiteko ataleko kideek jartzen dituzten lurren azalerak, guztira, gutxienez 50 ha izan behar du, ureztalurra bada, edota 200 lehorreko lurra bada.

e) Laborantza hainbaten artean egiteko ataleko kideek bere laborantza lur guztiak jarri behar dituzte atalerako, hala beren jabetzako lurrak nola errentan edo beste modu batera hartuak dituztenak. Beretzat gordetzen ahal dituzte zurezko laborantza iraunkorra duten finkak, gehienez ere bederatziehun metro karratu, finka bakarrean, betiere salmentarik gabeko nekazaritzako jarduera baterako bada.

f) Laborantza hainbaten artean egiteko atalak hamabost urte iraun beharko du gutxienez, eta urte horietan guztietan bete beharko ditu baldintza hauek.

g) Laborantza hainbaten artean egiteko atala sortzean eratzen den ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatu behar da.

h) Helbide sozialak Nafarroan egon behar du.

5. ERANSKINA

Erreferentzia-kostuak eta inbertsio moduluak

Lur-erosketa.

Lehorreko lurra/ha: 4.285 euro.

Freskorako lehorreko lurra/ha (EBNP =>2.500 kg/ha.): 8.565 euro.

Belardiak/ha: 6.425 euro.

Larrea/ha: 2.500 euro.

Ureztaketa intentsiboa: 17.850 euro.

Ureztaketa aldizkakoa/ha: 8.570 euro.

Labore egonkorreko lehorreko alorra/ha: 9.280 euro.

Ureztaketakoak.

1. Hartunea eta lurzatiraino eramatea. Aurrekontuaren arabera

2. Ur-biltegia eta putzuak: Aurrekontuaren arabera

3. Lurzatiko ekipamendua:

3.1. Zati baterako lerak/ha ( Azaleraren erdirako ekipoa. Ekipamendu handixeago edo txikixeagorako, kasuaren arabera): 1.325 euro.

3.2. Alor osorako lerak/ha. 1,5 ha bitarteko azalera: 1.985 euro.

3.3. Azaleraren zati baterako lerak/ha (Azaleraren erdirako ekipoa. Ekipamendu handixeago edo txikixeagorako, kasuaren arabera): 1.325 euro.

3.4. Azalera osorako ekipamendua/ha

1,5 ha bitarteko azalera: 2.315 euro.

Lehen 1,5 ha-tik gorako gainerako azalera: 1.985 euro.

Azalera osoko ekipamendu lurperatua/ha.

1,5 ha bitarteko azalera: 3.635 euro.

Lehen 1,5 ha-tik gorako gainerako azalera: 3.305 euro.

3.5.1. Automatismoa:

(16 estazioren programagailua (bateriatan), solenoideak eta konexioak). Lurzatiko kostu finkoa/unitateko: 925 euro.

Azaleragatiko osagarria /ha: 65 euro.

3.6. Ureztaketa lokalizatua (irazketa-burua barne)

1,5 ha bitarteko azalera: 2.975 euro.

Lehen 1,5 ha-tik gorako gainerako azalera: 2.480 euro.

Etxola: Aurrekontuaren arabera

3.6.1. Automatismoa. Ikus 3.5.1.: hori bezalaxe.

3.7. Kainoiak. Aurrekontuaren arabera

3.8. Pibota.

3.8.1. Txokoetarako irispiderik gabea/m.l.: 130 euro.

3.8.2. Txokoetako irispidea/ha Irispideen moduluak erabili.

3.8.3. Instalazio elektrikoak, generadoreak, etab. Aurrekontuaren arabera

4. Ubide eta hustubideen sarea:

_Hormigoizko erretena, hedagailuz eraikitako paretekin, hormigoia 0,15 eta zola 0,15 hormigoia eta 0,15 legarra, sekzioa 0,50 x 0,50 (hondalana barne)/m.l.: 45 euro.

_Hormigoizko erretena, hedagailuz eraikitako paretekin, hormigoia 0,20 eta zola 0,15 hormigoia eta 0,15 legarra, sekzioa 1 x 0,80 (hondalana barne)/m.l.: 60 euro.

_Burdinazko atakak, itxitura elastikodunak/m²: 60 euro.

_Hustubide berriak/m³: 2 euro.

Drenaje-hodia (160 mm geotestila, legar xehea)/m.l: 1 euro.

Hodi eta legarrezko drainatzea m/l: 6 euro.

Legar edo hodizko drainatzea m/l: 4 euro.

5. Lur zelaitzea:

5.1. Zelaitzea (CR= Batez-best. kota gorria cm-tan) x CR/ha: 60 euro.

5.2. Betelana (H= Betelanaren altura cm-tan) x H /ha: 73 euro.

Luberritzeak.

Axalekoa/ha: 357 euro.

Sakona/ha: 715 euro.

Lur sasitsua/ha: 1.070 euro.

Abeltzaintzako eraikuntzak.

1. Esne-behi azienda:

Behitegia (Lur-prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza hustubideak + argia + jetzitegia + esnetegia + bulegoa + eta beste instalazio osagarriak/m²): 200 euro.

Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 35 euro.

Barne-hobi saretaduna/m²: 100 euro.

Pentsu-banatzekoa: pro formako faktura.

Herrestagailuak: pro formako faktura.

Jezteko ekipoa: pro formako faktura.

Garbiketa tresneria: pro formako faktura.

Esnea hozteko tankea: pro formako faktura.

2. Haragitarako behi azienda:

Behitegia (Lur-prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza hustubideak + argia + bulegoa + eta beste instalazio osagarriak) /m: 165 euro.

Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 33 euro.

_Barne-hobi saretaduna/m²: 100 euro.

Pentsu-banatzekoa: pro formako faktura.

Herrestagailuak: pro formako faktura.

Garbiketarako tresneria: pro formako faktura.

3. esnetarako ardi azienda.

Artegia (Lur-prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza hustubideak + argia + jetzitegia + esnetegia + bulegoa + zerbitzuak + eta beste instalazio osagarriak/m²): 250 euro.

Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 20 euro.

Barne-hobi saretaduna/m²: 80 euro.

Saretak: pro formako faktura.

Pentsu-banatzekoa: pro formako faktura.

Jeizteko tresneria: pro formako faktura.

Esnea hozteko tankea: pro formako faktura.

4. Haragitarako ardi-azienda.

Artegia (Lur-prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza hustubideak + argia + zerbitzuak + bulegoa + eta beste instalazio osagarriak) /m²: 215 euro.

Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 20 euro.

Barne-hobi saretaduna/m²: 80 euro.

Pentsu-banatzekoa: pro formako faktura.

5. Zerri azienda:

Erditzeko nabeak eta kumeenak (6,5 m²/buru) /m²: 215 euro.

Gizendegia (0,35 m²/buru) /m²: 180 euro.

Umatzeko eta estaltzeko nabeak (3,5 m²/buru) /m²: 130 euro.

Gizendegiak (1,20 m²/buru) /m²: 165 euro.

Parke estalia / m²: 100 euro.

Parke estaligabea /m²: 40 euro.

Tresnak: Proiektua edota pro forma fakturaren arabera.

6. Untxiak:

Untxi-azienda /m²: 130 euro.

Erdi-aire zabaleko nabeak/m²: 90 euro.

Bazka emateko tresneria: pro formako faktura.

Berokuntza: pro formako faktura.

Aireztapena. pro formako faktura.

Garbiketa: pro formako faktura.

7. Ahateak:

Gizendegia /m²: 95 euro.

Gizendegia /m²: 70 euro.

Tresna: pro formako faktura.

8. Abeltzaintzako beste eraikuntza batzuk

8.1. Simaurtegia:

Zola/m²: 25 euro.

Paretak/m³: 420 euro.

_Estalkia/m²: 45 euro.

8.2. Kanpoko hobiak:

Minda-putzu estaligabea/m³: 65 euro.

Minda-putzuaren estalkia/m²: 70 euro.

8.3. Isuralde bakarreko eta hiru paretako aterpeak, zoladunak/m²: 100 euro.

8.4. Pareta bakarreko lehorpea, isuralde bakarra/m²: 55 euro.

8.5. Hormigoi armatuzko zoladura,15 cm/m²: 23 euro.

8.6. Zagorrezko zoladura 0,20 cm/m²: 5 euro.

8.7. Minda-putzua, geruza irazgaitza >1000 m² /m². Lur mugimenduak izan ezik: 14 euro.

8.8. Minda-putzua, geruza irazgaitza <1000 m² /m². Lur mugimenduak izan ezik: 17 euro.

8.9. Bazka-siloa (paretak aparte)/m²: 27 euro.

8.10. Bazka-siloa m³/m³. 40 euro.

8.11. Eustormak, zimendu eta bi aldeetako enkofratua barne /m³: 310 euro.

Biltegiak.

Biltegi itxia eta zokaloa > 15 m argi eta 4 m altura/m²: 110 euro.

Biltegi itxia < 15 m argi eta 4 m altu baino gutxiago /m²: 90 euro.

Bazkatarako aterpe paretagabeak/m²: 70 euro.

Lehortegi eta hoztegiak.

Ekipamendua: Proiektua edota pro forma fakturaren arabera.

Lur mugitzea.

Lurra, hustutzea/m³: 3 euro.

Harriak/m³: 24 euro.

Erretenak, putzuak, etab. hustutzea /m³: 13 euro.

Garraioa eta betelana/m³: 3 euro.

Landako etxebizitza.

Proiektuaren arabera, gehienez /m².: 815 euro.

Etxebizitza hobetzea, gehienez /m².: 410 euro.

Itxiturak.

Sare erronboidal zokaloduna (2 m.) /m.l.: 35 euro.

Sare erronboidal zokalo gabea (2 m.) /m.l.: 25 euro.

Harri-horma, 2 m-koa /m.l.: 42 euro.

Autopistako sarea/m.l.: 4 euro.

Heskaia/m.l.: 14 euro.

Urbanizazio zuhaitzak /bakoitza: 28 euro.

Erlezaintza.

Zurezko kutxak/bakoitza: 42 euro.

Argizagi koadroa/bakoitza 200 1,20: 1 euro.

Argia paratzea. Aurrekontu edota fakturaren arabera.

Berotegiak.

Eva 4 estalkiko tunela, 800 galgakoa, automatismorik gabe: 12 euro.

Eva 4zko multikapera estalia, 800 galgakoa. < 3,50 m. alturakoa kanaleraino motorizazio eta mikroprozesagailuarekin: 20 euro.

Eva 4zko multikapera estalia, 800 galgakoa. > 3,50 m. alturakoa kanaleraino motorizazio eta mikroprozesagailuarekin: 20 euro.

Multikapera estalia eta alboak, 15 mm-ko polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoa, motorizazio eta mikroprozesagailuarekin. 37 euro.

Pantalla termikoa/m². 8 euro.

Laborantza-mahaia/m²: 30 euro.

Aire-berokuntza/m²: 5 euro.

Bestelakoak: pro formako faktura.

Aspertsioa eta tantaketa orokorra (m²): 4 euro.

Ureztaketa lokalizatua, landare bakoitzari zuzendua (m²): 5 euro.

Landaketak ( /ha).

Mahats ondoak/ha.: 5.305 euro.

Ureztaketa intentsiboa:

Sagarrondoa (markoa 4 x 1,75): 7.610 euro.

Udareondoa (markoa 4 x 1,75): 7.610 euro.

_Mertxikondoa (markoa 4 x 2,25): 6.150 euro.

_Brinoiondoa (markoa 4 x 2,25): 6.150 euro.

_Gereziondoa (markoa 5 x 2,75): 4.950 euro.

_Basaranondoa (markoa 4 x 1,5): 9.150 euro.

_Olibondoa (markoa 5 x 3): 5.250 euro.

Ureztaketakoak:

Sagarrondoa (markoa 5 x 4): 3.895 euro.

Udareondoa (markoa 5 x 4): 3.895 euro.

_Mertxikondoa (markoa 5 x 4): 4.000 euro.

_Brinoiondoa (markoa 5 x 4): 4.000 euro.

_Gereziondoa (markoa 5 x 4): 4.030 euro.

_Mertxikondoa (markoa 7 x 5): 3.650 euro.

_Basaranondoa (markoa 5 x 4): 3.930 euro.

_Olibondoa (markoa 7 x 5): 3.705 euro.

Kiwiondoa (markoa 5 x 5): 5.630 euro.

Lehorreko alorrak:

_Almendrondoa (markoa 7 x 5): 2.890 euro.

_Gereziondoa (markoa 6 x 4): 3.230 euro.

_Mertxikondoa (markoa 7 x 5): 3.250 euro.

Sagardotarako sagarrondoa (markoa 5 x 3): 4.930 euro.

_Olibondoa (markoa 7 x 7): 3.270 euro.

Arte gaineko trufa (markoa 6 x 5): 4.160 euro.

Fruta arbolak sartzeko babes osagarriak.

Zutoinak:

Zurezkoak, banakakoak/Ha: 1.510 euro.

Besatarako metalikoa/Ha: 3.220 euro.

Kazkabar kontrako sarea:

Euskarria banakatua/Ha: 6.730 euro.

_Euskarria batera/Ha: 5.350 euro.

Haize-babesa:

Kiwiondoarentzako berezia/Ha.

Zainzurien alorra ( /ha).

Ureztaketakoak:

_Zainzuri zuria (landarea > 0,18 euro/ut): 5.190 euro.

_Zainzuri zuria (landarea > 0,18 euro/ut): 6.530 euro.

Lehorreko alorrak:

_Zainzuri zuria (landarea > 0,18 euro/ut): 4.590 euro.

_Zainzuri zuria (landarea > 0,18 euro/ut): 5.620 euro.

Belardiak egitea.

Hazia/ha: 145 euro.

Azienda-erosketa.

Esne-behiak, kartadunak/burua: 1.890 euro.

Esne-behiak, kartagabeak/burua: 1.610 euro.

Esne-biga ernalduak, kartadunak/burua: 1.890 euro.

Esne-biga ernalduak, kartagabeak /burua: 1.610 euro.

Haragitarako behi piriniarrak, kartadunak/burua: 1.715 euro.

Esne-biga piriniar ernalduak, kartadunak/burua: 1.715 euro.

Haragitarako behia/burua: 1.430 euro.

Haragitarako bigak/burua: 1.430 euro.

Haragitarako urtebeteko behi gazteak/burua: 1.000 euro.

Esne-ardia/burua: 140 euro.

Esne-bildotsa/burua: 100 euro.

Haragitarako ardia/burua: 120 euro.

Haragitarako bildotsa/burua: 80 euro.

Ahuntz umatua, granada-murtziarra, malagarra, etab./burua: 250 euro.

Ahuntz umatu granadar-murtziarra, malagarra, etab. umearekin/burua: 300 euro.

Beste arrazetako ahuntzak/burua: 70 euro.

Txerri azienda.

Zerrama/burua: 215 euro.

Untxiak.

Ernalketarako arrak/burua: 20 euro.

Umatzeko emeak/burua: 7 euro.

Erleak.

Erle multzo/erle multzoa: 42 euro.

Behor-azienda.

Garañoa/burua: 1.995 euro.

Behorrak/burua: 715 euro.

Behokak/burua: 465 euro.

Bideak.

3 m zabal eta 0,25 lodikoa/m.l. Geruza berritzea/m.l.: 20 euro.

Barrengorria.

Leizea edo sotoa/m²: 128 euro.

Zizak.

Nabea ( /m²): 96 euro.

Eskubideak erostea (legeria indardunak ezarria).

Esne erosketa/kg: 0,40 euro.

Umatzeko behien eskubideak/eskubidea: 650 euro.

Ardi-eskubideak/eskubidea: 16 euro.

Gehienezko azalera eraikia buruko, abeltzaintzako eraikuntzetan.

Esne-behiak/burua, aurrerakoak barne, etzalekuekin: 17 m².

Esne-behiak/burua, aurrerakoak barne, etzaleku beroekin: 21 m².

Haragitarako behi-azienda, hazi eta gizentzeko: 27 m².

Esne-ardiak/burua, aurrerakoak barne, etab.: 5 m².

Haragitarako ardi-azienda/burua, aurrerakoak barne, etab.: 3 m².

Iragarkiaren kodea: F0705599