39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SESMA

2007ko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2007ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2007ko martxoaren 14an._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0704568