39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

GOIZUETA

Nahitaezko desjabetzapena, herriko ur depositu berria eraikitzeko eta ur kanalizazioa hein batean berritzeko proiektuaren exekuziorako

Goizuetako Udalbatzak, 2007ko martxoaren 16an egindako bilkura berezian, ondorengo erabakia hartu zuen; honela dio hitzez hitz:

Udalak 2007ko otsailaren 2an egindako osoko bilkuran, ondoko espediente honi hasiera ematea erabaki zen: herriko ur depositu berria eraikitzeko eta ur kanalizazioa hein batean berritzeko proiektuaren exekuzioaren espedientea. Horrekin batera, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari behin behineko onespena eman zitzaion, eta espedientea jendaurrean jartzea erabaki zen.

Aipatutako desjabetzapenari buruzko espedientearen ondasun eta eskubide ukituen zerrendan akatsak egon dira, eta Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. 2007ko otsailaren 2ko osoko bilkurako erabakia bere osotasunean berrestea.

2. Proiektua exekutatzeko okupatu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda zuzendua onestea behin-behinekoz, jendaurreko epean egon daitezken alegazioen ebazpenaren zain.

3. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zuzendua (erabaki honen ondoan azaltzen da) 15 egun baliodunez jendaurrean jartzea. Horrela interesdunek, egitasmo honen kontra, beharrezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten; baita argitaratutako zerrendan izan daitezkeen akatsak ere, idatziz, zuzen ditzaten. Goizuetako Udaleko idazkaritzan, horretarako behar duten dokumentazioa eskura izanen dute.

4. Erabaki hau, ondasun eta eskubideen zerrenda zuzenduarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea, eta Beteluko Udaleko iragarki taulan jartzea.

5.Afektatuei akordio honen berri ematea.

Goizuetan, 2007ko martxoaren 16an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte

HERRIKO UR DEPOSITU BERRIA ERAIKITZEKO ETA UR KANALIZAZIOA HEIN BATEAN BERRITZEKO PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZUZENDUA

1 GOIZUETAKO UDALEKO HERRILURRA 20,13 0 201,30 60,39 - 140,00 2 227 E Larrea

Hodia

1,50 m²

Depositu

IGNACIO ARRATIBEL GARAYAR 2 227 E Gaztaina

(%25eko partaidetza) aprobetxatzeko

Iztueta k., 1-2._Ezk. eskubidea

20001 Donostia

GEMMA ARRATIBEL GARAYAR

(%25eko partaidetza)

Santa Espiritu k., 8-1.

31754 Goizueta

EGURSA, S.L.

(%50eko partaidetza)

Kale Nagusia, Bide Alde Etxea

31754 Goizue

Iragarkiaren kodea: L0704882