39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Erdi mailako tituludun izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Bete gabe deklaratzea

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2007ko otsailaren 26an:

(6/PR)

"Eskabideetarako epean ez da izangairik aurkeztu erdi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2006ko abenduaren 22an onetsitako hartan, 2007ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, otsailaren 2an; horiek horrela, deialdia bete gabe deklaratzea ebatzi dut."

Iruñean, 2007ko otsailaren 26an._Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0703485