39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CORTES

2007ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2007ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2007ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Jendaurrean egonen da, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatu guztiek eta legezko eskubidea dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2007ko otsailaren 27an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0703460