39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

OIBAR

2007ko plantilla organikoa

Oibarko Udalak, 2007ko martxoaren 2an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. kapituluan ezarritakoari jarraituz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan xedatutakoa kontuan harturik, onetsi egin dira 2007ko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda:

Funtzionarioak

Idazkari bat, A mailakoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %41,16.

Zerbitzu anitzetako 2 enplegatu. Sarbidea: oposizioa eta oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %16,16.

Administrari-ofizial bat. Sarbidea: oposizioa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %16,16.

Zerbitzu anitzetako bi enplegatuak eta administrari-ofiziala 1994ko abenduaren 1ean bilakatu ziren funtzionario, 1994ko urriaren 27an Alkatetzak eman ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 1994ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 2an.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Jesús Garde Mozaz jauna. Idazkaria. Jaiotze-data: 1951-12-27. Egoera administratiboa: jardunean. 2006ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 28 urte, 11 hilab., 27 egun. A maila. 5. gradua.

Antonio Martínez Sanzol jauna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jaioteguna: 1962ko irailaren 21a. Egoera administratiboa: jardunean. 2006ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 21 urte, 5 hilab., 11 egun. C maila. 4. gradua.

Miguel Angel Aldunate Garro jauna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jaioteguna: 1959ko irailaren 29a. Egoera administratiboa: jardunean. 2006ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 21 urte, hilab. bat, 5 egun. C maila. 4. gradua.

M.ª Josefa Erdozain Azcarate andrea. administrari-ofiziala. Jaioteguna: 1950-03-03. Egoera administratiboa: jardunean. 2006ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 21 urte, hilab. bat, 13 egun. C maila. 4. gradua.

Oibarren, 2007ko martxoaren 5ean._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0704009