II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ABERIN
Plantilla organikoa. Hasierako onespena
Aberingo Udalak, 2007ko martxoaren 1ean egin bilkuran, 2007ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Muniain-Aberinen, 2007ko martxoaren 2an._Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.
Iragarkiaren kodea: L0703923