39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARAITZ

Araizko Udalerako administrari ofizialaren izendapen proposamena

2007ko azaroaren 17ko 138. zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Araizko Udaleko administrari ofizialaren lanpostua, lan-kontratu finkoarekin, betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdia argitaratu zen. Deialdi honen 9. oinarriak dioena betez, aipatutako oposizio-lehiaketako epaimahaiak, Araizko Alkatetzari izendapen proposamena egin dio, probak gainditu eta puntuazio altuena eskuratu duen izangaiaren alde, eta ondorengoa izan da: María Concepción Cruz Liciaga, guztira 82,55 punturekin.

Deialdiaren 8. oinarrian araututakoaren arabera ondokoa ebatzi da:

Lehenengoa._Aipatutako epaimahaiak egindako izendapen proposamena onestea.

Bigarrena._Ohartaraztea, María Concepción Cruz Liciaga andereak deialdiaren 9.1 oinarrian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko duela Araizko Udaleko erregistro orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean. Aipatu epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbu, arestiko agiriak aurkezten ez baditu proposatutako izangaiak, bere egintza guztiak deuseztatuak geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeria dela medio etor dakiokeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

Hirugarrena._Honako ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratzeko agintzea, eta interesatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan

Araitzen, 2007ko martxoaren 5ean._Alkatea, Pedro M.ª Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0703780