39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUGARRAMURDI

Partaidetza esklusiboko merkataritzako sozietatea eratzea, Zugarramurdiko udalerriko ondare natural, historiko, kultural eta turistikoen baliabideak kudeatzeko

2007ko otsailaren 1ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

1._Onestea, Zugarramurdiko Udalaren ondare natural, historiko, kultural eta turistikoen baliabideen kudeaketa, Merkataritza Sozietatearen zuzeneko kudeaketaren bidez eginen baita, sozietatearen kapital osoa Udalarena izanik.

2._Hasiera batean onestea merkataritzako sozietate mugatu baten eraketa; "Zugarramurdiko Garapena, S.L." deituko da eta Zugarramurdiko Udalak partaidetza esklusiboa izanen du. Zugarramurdiko Udalaren ondare natural, historiko, kultural eta turistikoen baliabideen kudeaketa eramateko, zuzeneko kudeketaren bidez, hain zuzen.

Onestea, orobat, hori arautuko duten Estatutuak, erabaki honen eranskin gisa ezarritakoak. Estatutu horietan arautzen dira izaera eta araubide juridikoa, xedea, helbidea eta iraupena; kapital soziala; gobernu organoak (Batzar Nagusia eta Administrazio Kontseilua); sozietateko organoen eskumenak; araubide, ekitaldi eta baliabide ekonomikoak, onuren aplikazioa eta kudeaketa sozialaren gaineko zaintza; sozietatea desegitea eta likidazioa.

3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, hilabeteko epean.

Zugarramurdin, 2007ko otsailaren 15ean._Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0704757