39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UTERGA

Lehen aldiz erabiltzeko lizentzien ordenantza. Behin betiko onespena

2006ko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen Eraikinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak arautzen dituen udal ordenantza. Iragarkiak paratu ondotik Udaleko iragarki oholean eta, urtarrilaren 8an, 2007ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egunean. Epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragan denez, behin betikoz onetsirik gelditu da. Hona hemen testu osoa:

ERAIKINAK LEHEN ALDIZ OKUPATZEKO HIRIGINTZAKO LIZENTZIEN GAINEKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

I._Oinarria eta izaera.

1. artikulua. 1. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262. artikuluek emandako ahalmenak erabilita eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100.etik 108.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Legardako Udalak, eraikinak lehen aldiz erabiltzeko lizentzien gaineko tasa ezarri du, honako ordenantza fiskal honen bidez arautuko dena:

2. Aplikarriak diren lege berariazkoen arabera eta bidezkoak diren baimenak deusetan ukatu gabe, lizentzia beharko da eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeko, betiere 189.h) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

II._Zergapeko egintza.

2. artikulua. Tasaren zergapeko egintza da Udalaren jarduera tekniko eta administratiboa ondokoak egiaztatzeko:

a) Zutitutako eraikina eta aldi berean egin den urbanizazioa, halakorik bada, proiektu teknikoaren eta bere garaian emandako hirigintza lizentziako baldintzen arabera egin ote diren.

b) Eraikitakoak bizigarritasun eta higiene baldintzak betetzen dituela ziurtatzea.

c) Eraikina erabilera jakin baterako izan daitekeela baieztatzea.

d) Eraikitzaileak, hirigintzako ekipamenduari zein elementuei kalte egin badie, berriro jarri dituela ziurtatzea.

Hori guztia, eraikuntzako hirigintzari buruzko arauei eta osasunari buruzko arauei jarraikiz eta Legardako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrarekin bat.

III._Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Zergapeko subjektu pasiboak dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko nahiz juridikoak eta entitateak.

IV._Karga oinarria.

4. artikulua. Etxebizitza unitatea izanen da ordainarazpen honen oinarria, tipologia kontuan hartu gabe, eta okupaturiko metro karratu erabilgarria, irekitzeko lizentzia behar ez duten lokaletarako.

Honi dagokionez, etxebizitza bat baino gehiago duten eraikinen bizitegi unitatea da bere kasako aprobetxamendu pribatiboa izan dezaketen bizitegi unitateetako bakoitza, betiere udal lizentziak babesturik.

V._Tributu kuota.

5. artikulua. Ondoko arauei jarraituko zaie tributu kuota finkatzeko:

a) Eraikin eta oro jar instalazioen lehenbiziko erabilera eta erabilera aldaketa: 250 euro, etxebizitza unitate bakoitzeko, tipologia kontuan hartu gabe.

b) Irekitzeko lizentziarik behar ez duten lokalak okupatzea:

_b.1. 200 metro karratu baino azalera erabilgarri gutxiago duten lokalak: 136 euro.

_b.2. 200 metro karratu baino azalera erabilgarri handiago duten lokalak, azalera erabilgarriko 200 metro karratu edo horren zaitikitik: 250 euro.

VI._Salbuespenak eta hobariak.

6. artikulua. Tasaren ordainarazpenak ez du salbuespenik edo aldaketarik onartuko, salbu eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen borzgarren eta seigarren xedapen gehigarrietan honako hauen alde zehazten direnak: Foru Komunitateko Administrazioa, mankomunitate nahiz batasunak eta haiek berek sortutako entitate publikoak, betiere aipatu aginduetan zehazten diren kasuetan.

VII._Sortzapena.

7. artikulua. 1. Tasa sortzen da eta ordaindu beharra dago zergapeko egintzaren udal jarduera hasten den unean. Ondorio horiei begira, hirigintza lizentzia lortzeko eskabidea noiz aurkeztu, jarduera halako egunean abiarazi dela ulertuko da, betiere subjektu pasiboak halako eskaerarik egiten badu.

2. Eraikina erabiltzen hasten bada behar den lizentzia lortu gabe, erabilera baimentzeko modukoa den ala ez zehaztuko duen udal jarduera benetan abiarazten denean sortuko da tasa; horrez gain, legezkotasuna lehengoratzeko zehapen espediente administratiboa abiaraziko da, hala behar bada.

VIII._Kudeaketa arauak.

8. artikulua. 1. Ordainarazpena sorrarazitzat joko da ordenantzaren 7.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordaindu beharra sortzen denean. Eskabidea aurkeztearekin batera ordaindu beharko da tasa, bertzenaz ez baita espedientea tramitatuko.

2. Lizentzia lortzeko interesa dutenek behar den eskabidea aurkeztuko dute Udalean, Lehen aldiz okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantzari jarraikiz.

3. Oro har, ordainarazpen zuzena aplikatzeko behar den informazio guztia jaso beharko da eskabidean.

4. Lizentzia administrazioaren isiltasunaren bidez lortzeari dagokionez eta ezkutuan egindako obrei doakienez, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiko zaio: Toki Araubidearen gaineko legeetan, Lurzoruari buruzko Legean, Hirigintzako Diziplinaren Erregelamenduan eta haiekin bat heldu diren xedapenetan.

AZKEN XEDAPENA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262. artikulua aplikatuz, 2007ko ekitaldian hartuko du indarra eta ondorio juridiko guztiak sortuko, eta indarrean egonen da harik eta berariaz aldatu edo indargabetu arte.

Utergan, 2007ko otsailaren 21ean._Alkate udalburua, Pedro María Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L0703359