39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Udal Planeko aldaketa xehekatua, Zabalguneko XV. unitate integratuko GZ-1ean (Caparrosoren errota). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko otsailaren 15eko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 15-FEB-07 (6/CU)

"Caparrosoren errotaren gaineko (U.I.XV/GZ-1 ) Udal Planeko aldaketa xehekatuaren agiria hasiera batean onetsi ondotik jendaurreko epea iragan baita, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek 2007ko urtarrilaren 29an emaniko txostenari jarraikiz, honako hau erabaki da:

1. Onestea lantalde prestatzaileak 2006ko abenduaren 20an aurkezturiko alegazioen txostena, eta ezestea, berriz, Roberto Urtasun Uriz jaunak aurkezturikoa.

2. Behin betiko onestea Caparrosoren errotaren gaineko (U.I.XV/GZ-1) Udal Planeko aldaketa xehetatuaren agiria, Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorrak sustatu duena.

3. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako proiektuaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

ARAUAK

_Eremua zedarritzea:

.XV. unitate integratua.

.Izena: GZ-1.

.Azalera (m²): 62.301.

.Lurzoru mota:

-Hiri lurzorua. Sistema orokorra, atxiki gabea.

.Mugapena:

-Media Lunako parkea.

_Helburu nagusia:

.Parkea zaintzea eta hobetzea.

_Hirigintzako araubidea

.Ereduko aprobetxamendua: ez da behar.

.Banaketa eremuak: ez da behar.

.Erabilera xehekatuak: dotazioetarako publikoa eta parkea.

_Baldintza orokorrak

.Caparrosoren errota: zilegi dira bolumenen handipenak, grafikoki zehaztuta dauden lerrokaduren eta altueren barrenean, betiere katalogoko determinazioak begiratuta.

-Zilegi da eraikinaren hegalkina egitea, Arga ibaiaren

gainean, betiere solairu goratuetan.

.Unitatearen gainerakoa: egungo ekipamenduak beren horretan mantentzea, alegia, orain dituzten erabilera eta bolumenetan.

-Ekipamendu horietan debeku da handipenak egitea.

Labriteko aldaparen ondoan, 1089. lurzatian, dagoen nabea erreserbatzen da, subestazio elektrikoa lekuz aldatzen denerako. Une horretatik aitzina lurpetik joanen dira linea elaktrikoak.

Katalogoko determinazioak begiratuko dira.

_Exekuzio baldintzak:

.Planaren garapena.

.Jarduketa programa.

Iruñean, 2007ko otsailaren 21ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0703273