39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planeko determinazio xehekatuen aldaketa puntuala

eraikuntzari buruzko ordenantzetako 19. artikulua, eraikinetan erabiltzen ahal den estalki motari buruzkoa

Akatsa atzeman da Artaxoako Udal Planeko determinazio xehekatuen aldaketa puntualari buruzko espedientean; hain zuzen, eraikuntzari buruzko ordenantzetako 19. artikuluan, eraikinetan erabiltzen ahal den estalki mota zehazten duen horretan. Beraz, Artaxoako Udalak, 2007ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko testua zuzentzea erabaki zuen Artaxoako Udal Planeko determinazio xehekatuen aldaketa puntualari buruzko espedientean, eraikuntzari buruzko ordenantzetako 19. artikulua, eraikinetan onartzen diren estalki moten gainekoa, honela gera dadin:

19. artikulua. Estalkiak.

Orokorrean estalkia bi edo lau isurkikoa izanen da, %25ko maldakoa gutxienez eta %45ekoa gehienez. Egungo eraikinetako estalkiak bi edo lau isurkikoak izan beharrean beste kopuru batekoak badira, edo kokalekuaren baldintzak direla-eta, hura aldatzea komeni denean, beste isurki kopuru bateko estalkia egiten ahalko da; betiere, eraikuntza aldetik planean hasieratik proposatutako aprobetxamendua handitu gabe. Estalki maldadunaren materiala izanen da:

_Hiri lurzoruko edo lurzoru urbanizagarriko eraikinak:

Orokorrean.

.Zeramikazko teila.

.Hormigoizko teila, gorria edo harearen kolorekoa.

Alde zaharrean eta hirigunean.

Zeramikazko teila, lasto jaspeztatuaren kolorekoa eta berdindu gabea.

Zeramikazko teila gorria, beltzez pikartatua eta berdindu gabea.

Teila zaharra.

Industria eremuetako eraikinetan eta ekipamendu zein dotazio publikoetan, ondoko materiala ere baimenduko da estalkitako:

.Zeramikazko teila.

.Hormigoizko teila, harea gorriaren kolorekoa.

.Xafla metalikoa, gorria edo harea kolorekoa.

.Fibroporlan gorria.

_30 m² baino gutxiagoko eraikinak lurzoru urbanizaezinean:

.Zeramikazko teila.

.Hormigoizko teila, gorria edo harearen kolorekoa.

_30 m² baino gehiagoko eraikinak lurzoru urbanizaezinean:

.Zeramikazko teila.

.Hormigoizko teila, gorria edo harearen kolorekoa.

.Xafla metalikoa, gorria, zuria edo krema kolorekoa.

.Fibroporlan gorria.

Kolore metalizatu edo beiraztatu guztiak kenduko dira.

Estalki lauak baldintza hauetan baimenduko dira:

_Beheko solairuetan, haien azaleraren %40 gehienez.

_Goiko solairuetan, haien azaleraren %20 gehienez.

_Estalki maldadunetan, baldintza hauekin:

.Gehieneko azalera, solairuaren %20.

.Eraikuntzako inolako elementurik (baranda, etab.) ez da estalkiaren planotik aterako.

.Mehelinaren lerrora edo alboko fatxadara gutxieneko tartea 0,60 m izanen da.

.Terrazaren azpiko estalki zati maldadunaren luzera ez da 2 metro baino gutxiago izanen, ondoko eskemaren arabera:

Orobat, estalki maldadunaren gainean mantsardak eraikitzen ahal dira, baldintza hauetan:

.Mantsardaren azpiko edo gaineko estalki zatia ez da 2 m baino gutxiago izanen.

.Kanpoko zabalera, gehienez: 3 m.

.Estalkiaren erdi-erdian kokatua.

.Bi isurkiko estaldura, gainerakoaren material berarekin.

.Albokoak, fatxadaren material berarekin tratatuak.

.Eskema:

Alde Zaharrean eta hirigunean, mantsardak 2 metro zabal izanen dira, gehienez.

Hartara, mantsardatzat joko da Udal Planean grafikoki definitzen dena; alegia, bi isurkiko teilatutxoa, estalki-isurkiarekiko perpendikularra, leiho bertikalak irekitzeko aukera ematen duena.

Argitara ematen da, interesatuak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko otsailaren 27an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0703629