II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BERRIOBEITI
Lan egutegiko aldaketak 2007rako
Atal hauek aldatu dira:
a) Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 15 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:45etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:15 arte. Udalaren edo Kontzejuaren bilkuretan parte hartu behar duten langileek beren ordutegian beteko dituzte adostutako irizpideak.
b) Uztailaren 9, 10, 11, 12 eta 13an, Sanferminak baitira, langile guztiek hiru jaiegun izanen dituzte eta bi hautatuko dituzte lan egiteko; betiere, udal bulegoak hutsik utzi gabe.
Lan egutegiaren gainerakoa aldatu gabe utzi da.
Berriobeitin, 2007ko otsailaren 13an._Alkatea, José María Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L0703658