39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GARRALDA

Ordenantzetako aldaketa hasiera batean onetsirik

Garraldako Udalak, 2007ko otsailaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Garraldan, 2007ko otsailaren 28an._Alkatea, Alejandro Belzunce Lerindegui.

Iragarkiaren kodea: L0703602