39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

Udal Plana. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2007ko otsailaren 22ko bilkuran, erabaki zuen Udal Plana hasiera batean onestea.

Bilkura berean erabaki zen udal mugape osoan lizentziak etetea, hiri lurzoru finkatuko eremuan izan ezik, hartan egungo parametroei eutsiko baitzaie (salbu eta alde horretako lurzati batzuetan, zenbait determinazio aldatu baitira). Horren ondorioz, hiri lurzoru finkatuko eremuan egiten diren lizentzia eskaerak banan-banan aztertuko dira, plan berriko determinazioek hirigintzan indarra duen araubideari aldaketarik ekartzen dioten ala ez zehazteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Olaztin, 2007ko otsailaren 26an._Alkatea, Blanca Arza Bergerandi.

Iragarkiaren kodea: L0703558