39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, Estatuko Administrazio Nagusiaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak hartua.

Estatuko Administrazio Nagusiaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak, 2007ko martxoaren 27ko bileran, erabaki hau hartu zuen:

1. Negazioei ekitea 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legeko 7. artikulaz eta bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriez sortu diren liskarrak konpontzeko.

2. Lan talde bat hautatzea, Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatuko diona.

3. 2007ko abenduaren 31 baino lehen Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoko 33. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen den edozein organoren bidez, eta Erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Madrilen, 2007ko martxoaren 27an._Lurraldeen arteko Lankidetzarako Estatuko idazkaria Ana Leiva DíezNafarroako Gobernuko lehendakariordea, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0705393