39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

820/2007 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuak jarritako 27/2007 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa.

Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, bere errekurtso bat administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen aurka. Errekurtsoak aurka egiten zion Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 20an emandako 687/2006 Ebazpenari, zeinak onesten baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari-laguntzaile izateko 118 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuak jarritako 27/2007 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen honen berri ematea Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007eko martxoaren 12an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0704779