39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

161/2007 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Lan zuzendari nagusiak emana, "Ultracongelados Virto, S.A." enpresaren Badina lantokirako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 23/2007).

Departamentu honetan 2007ko otsailaren 8an sartu da "Ultracongelados Virto, S.A." enpresaren Badina lantokirako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 66/2004).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Azagrako "Ultracongelados Virto, S.A." enpresako lan hitzarmen kolektiboaren lansarien berrikuspenari buruzko akordioa (kodea: 3107512) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 22an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

"ULTRACONGELADOS VIRTO, S.A." ENPRESAREN BADINA LANTOKIAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN SOLDATAK BERRIKUSTEKO AKORDIOA

Nafarroako Azagra herrian, Ultracongelados Virto, S.A. enpresaren egoitzan (Badina kalean, zk.g, lehen Ultracongelados de Azagra S.L. zeritzon horretan), 2007ko otsailaren 1eko 9:30ean bildu ziren enpresako zuzendaritza eta langileen ordezkariak. Hona hemen haien izenak:

Zuzendaritzaren aldetik:

Sara Virto Muro.

Angel Iñigo Pastor.

José María Arregui Zamorano (enpresa aholkularia).

Langileen aldetik:

Yolanda Sola Soldevilla.

Cristina Rollán Bahillo.

Bi alderdiok gaitasun aski onartzen diote elkarri eta erabaki dute:

1. Ultracongelados Virto, S.A. enpresako Badina kaleko zkg.ko Badina lantokirako lan hitzarmen kolektiboaren 2007ko lansarien taula onetsi eta sinatzea.

2. José María Arregui Zamorano jaunari ahalmena ematea behar diren kudeaketak egin ditzan, lansarien taula dagokion bulego publikoan erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.

Eta beren adostasuna adierazteko, goian adierazitako tokian eta egunean.

Langileen aldetik, sinadura ulertezinak. Zuzendaritzaren aldetik, sinadura ulertezina.

ULTRACONGELADOS VIRTO, S.A.

Lantokia: Badina kalea, zk.g., Azagra.

2007RAKO LANSARIEN TAULA

Plantillako langile finkoak

1.1. MAILA GOI MAILAKO UNIBERTSITATE TEKNIKARIA 1.314,20 19.713,00 19,69 1,05 1,69

1.2. MAILA 1. MAILAKO ADMINISTRARI BURUA 1.212,42 18.186,30 18,17 0,99 1,56

1.3. MAILA ERDI MAILAKO TEKNIKARIA 1.212,42 18.186,30 18,17 0,99 1,56

1.4. MAILA 2. MAILAKO ADMINISTRARI BURUA 1.160,58 17.408,70 17,39 0,92 1,49

1,5. MAILA ARDURADUN NAGUSIA 1.159,91 17.398,65 17,38 0,92 1,49

1,6. MAILA FABRIKAZIOKO BURU TEKNIKOA 1.137,31 17.059,65 17,04 0,90 1,46

1.7. MAILA 1. MAILAKO ADMINISTRARI OFIZIALA 1.104,92 16.573,80 16,55 0,88 1,42

1,8. MAILA ATALAREN ARDURADUNA 1.101,52 16.522,80 16,50 0,88 1,41

1.9. MAILA BIDAIARI-SALTZAILEA 1.064,24 15.963,60 15,95 0,85 1,37

1.10. MAILA 1. MAILAKO OFIZIALA 1.025,26 15.378,90 15,36 0,88 1,32

1.11. MAILA 2. MAILAKO ADMINISTRARI OFIZIALA 1.019,19 15.287,85 15,27 0,88 1,31

1.12. MAILA 2. MAILAKO OFIZIALA-MAKINAKO OPERADOREA 1.018,00 15.270,00 15,25 0,88 1,31

1.13. MAILA ESPEZIALISTA-MAKINISTA LAGUNTZAILEA 997,75 14.966,25 14,95 0,88 1,28

1.14. MAILA ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA 980,90 14.713,50 14,70 0,88 1,26

1.15. MAILA 17 URTEKO PINTXEA 816,99 12.254,85 - - -

1.16. MAILA 16 URTEKO PINTXEA 755,79 11.336,85 - - -

Urteko soldata = hilabeteko soldata x 15.

Aldizkako langile finkoak eta behin-behinekoak

2.10. MAILA 1. MAILAKO OFIZIALA 8,78 15,36 0,88 5,27 3,51 1,32

2,12. MAILA 2. MAILAKO OFIZIALA-MAKINAKO OPERADOREA 8,72 15,25 0,88 5,23 3,49 1,31

2,13. MAILA ESPEZIALISTA-MAKINISTA LAGUNTZAILEA 8,54 14,95 0,88 5,12 3,42 1,28

2,14. MAILA LAGUNTZAILEA 8,40 14,70 0,88 5,04 3,36 1,26

2,15. MAILA 17 URTEKO PINTXEA 6,99 - - 4,19 2,80 -

2,16. MAILA 16 URTEKO PINTXEA 6,47 - - 3,88 2,59 -

Soldata osoan igandeei eta, bidezko bada, larunbatei, jaiegunei eta oporregunei dagozkien zati proportzional guztien %66,67 eta aparteko hiru ordainsari sarturik daude.

Iragarkiaren kodea: F0703609