39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

125/2007 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Arte grafikoak eta industria osagarriak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 16/2007).

Departamentu honetan 2007ko urtarrilaren 31n sartu da 2007ko "Arte grafikoak eta industria osagarriak" sektorerako Lan Hitzarmeneko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 59/2006).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Arte grafikoak eta industria osagarriak" sektorearen (kodea: 3100405) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 5ean._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ARTE GRAFIKOAK ETA INDUSTRIA OSAGARRIAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2007KO SOLDATEN BERRIKUSPENARI BURUZKO AKORDIOA

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 22ko 16:30ean.

Valentín Velasco Carrasco jauna buru zela bildu zen Nafarroako arte grafikoen eta industria osagarrien sektoreko Hitzarmen Kolektiboaren Interpretaziorako Batzorde Paritarioa, honako entitate eta ordezkari hauez osaturik:

UGT eta CC.OO. sindikatuak, Luis Hernández Inac jaunak eta Javier Ibáñez Oraien jaunak ordezkatuak, hurrenez hurren.

"Asociación Navarra de Empresarios de Artes Gráficas de Navarra" (ADEGRAN), Mar González Paredes andreak eta Juan Ignacio Sánchez Ezcaray jaunak ordezkatua.

Bi alderdiek, legezko gaitasuna elkarri aitorturik,

Erabaki dute:

Lehena._Asociación de Empresarios de Artes Gráficas e Industrias Auxiliares de Navarra (AEGRAN) elkarteko eta UGT eta CC.OO. sindikatuetako ordezkariek akta honi erantsitako soldaten taulak onetsi eta izenpetu dituzte. Taula horiek 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra izanen dute indarra.

Bigarrena._Soldaten taulako testuaren bi ale Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko beharrezkoa dena egin dezan, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Horretarako, ahalmena eman zaio batzordeburuari, beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean.

Batzordeburua, sinadura ulertezina. AEGRAN, sinadura ulertezina. UGT, sinadura ulertezina. CC.OO., sinadura ulertezina.

ARTE GRAFIKOEN 2007KO SOLDATA TAULA

1,40 594,63 623,71 1.218,34 1.299,57 18.356,33

1,47 616,15 638,32 1.254,47 1.338,10 18.900,71

1,55 638,95 651,51 1.290,46 1.376,49 19.442,97

1,63 651,05 657,02 1.308,07 1.395,28 19.708,32

1,70 671,00 666,21 1.337,21 1.426,35 20.147,25

1,80 694,70 680,52 1.375,22 1.466,90 20.719,94

1,90 728,78 703,88 1.432,66 1.528,17 21.585,47

2,00 762,93 727,25 1.490,18 1.589,53 22.452,08

2,10 797,13 750,51 1.547,64 1.650,81 23.317,76

2,20 841,57 776,83 1.618,40 1.726,30 24.383,90

2,40 899,55 820,62 1.720,17 1.834,84 25.917,22

2,60 967,70 867,46 1.835,16 1.957,50 27.649,74

2,80 1.035,91 913,90 1.949,81 2.079,79 29.377,13

3,00 1.104,15 961,00 2.065,15 2.202,83 31.114,96

3,10 1.138,33 984,52 2.122,85 2.264,37 31.984,23

3,90 1.410,01 1.248,03 2.658,04 2.835,24 40.047,80

Praktikaldiko kontratua.

Hitzarmenaren 34.1 artikuluaren arabera, praktikaldietarako kontrataturiko langileek antzeko edo baliokide den lanpostu batean diharduen langilearentzat hitzarmenak ezarritako soldataren %90 jasoko dute kontratuaren lehen sei hilabeteetan. Seigarren hilabetetik aurrera soldata horren %100 ordainduko zaie.

Kualifikaziorik gabeko langileen ordainsaria.

Hitzarmenaren 34.2 artikuluaren arabera, kualifikaziorik gabeko langileek 1,40 kategoriako %90ko soldata jasoko dute kontratuaren lehen urtean. Bigarren urtean 1,40 kategoriako %100 jasoko dute eta hirugarren urtean 1,47 kalifikazioa izanen dute.

Iragarkiaren kodea: F0702499