39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

242/2007 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez onesten da 2007an eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren ziklo, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak txosten bat eman du eta bertan adierazi komeni dela argitaratzea 2007an eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren ziklo, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako.

Hezkuntzaren garapenak hezkuntza jardueraren alderdi garrantzitsu hori kontuan hartzea eskatzen du, osagarria baita curriculum proiektuko eskola-ekintzetarako.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2007. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdi hau onestea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxe publikoetarako.

2. Zenbatekoa, guztira 209.040 euro, "Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzea ikastetxe publikoetan" izeneko 410004-41150-2269-322D00 kontusailaren kargura ordaintzea.

3. Deialdia eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Aurrekontu eta Kontabilitate Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko martxoaren 14an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2007. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko baliabideak emateko deialdi publikoa.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2007. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko baliabideak emateko deialdi publikoa da hau, Haur Hezkuntzako bigarren ziklo, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako.

Hezkuntza prozesu integralean garrantzi berezia ematen zaie ikastetxeetan bultzatu eta antolatzen diren eskolaz kanpoko jarduerei eta jarduera osagarriei, curriculum proiektu bereko eskola-ekintzak osatzen baitituzte.

Prozesu honetan lagungarri eta bultzagarri gisa, Hezkuntza Departamentuak jendaurrera atera du Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak 2007. urtean egiteko laguntzen deialdia, honako arau hauekin:

ARAUAK

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxe publikoek hartzen ahal dute parte deialdi honetan.

Toki Administrazioen menpe dauden ikastetxeek ikastetxe pribatuetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdira aurkeztu beharko dute.

Deialdi honetan parte hartzeko, nahitaezkoa da 2006an hartutako laguntzak behar den moduan justifikatu izana.

2. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera egiten duten ikastetxeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

A) Eskabidea, behar bezala betea, I. eranskineko ereduaren arabera. Horretan eskola kontseiluburuak egiaztatu beharko du jarduerak Eskola Kontseiluak onetsi dituela eta urteko programazio orokorraren barnean daudela.

B) Laguntzen xede diren jarduera guztien deskripzioa, II. eranskineko ereduaren arabera.

C) Deialdi honetara aurkezten diren jarduera guztien zerrenda-laburpena, III. eranskineko ereduaren arabera.

3. Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako bestelako bideren bat erabiliz aurkezten ahalko dira.

4. Eskabideak aurkezteko epea 2007ko apirilaren 20an bukatuko da.

Epez kanpo aurkezten diren eskabideak eta eranskinak behar bezala beteak ez dituztenak, edo datu oker nahiz ez-osoekin igortzen direnak, baztertu eginen dira.

Eskabideek 2. arauko baldintzak betetzen ez badituzte, interesatuei jakinaraziko zaie eta hamar eguneko epea emanen, jakinarazi eta biharamunetik, akatsak zuzentzeko.

Eskatutako agiriak aurkezterakoan, ingurumenaren arloko praktika egokiak kontuan hartzeko gomendioa ematen da, adibidez, paper birziklatua eta klororik gabe zuritutakoa erabiltzea, eta bi aldeetatik inprimatu edo fotokopiatzea.

5. Hezkuntza Departamentuak gehienez ere hiru hilabeteko epean emanen du ebazpena deialdi honi buruz, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

6. Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak deialdi honen inguruko ebazpena emanen du, prozedurako organo instruktorea den Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak hala proposaturik.

7. Hartarako eratutako Batzorde batek aurkeztutako eskaera guztiak aztertuko ditu, eta deialdiaren 8. arauan aipatzen diren banaketa irizpideak egoki betetzen diren ala ez zainduko du. Ondoren esleipen proposamena eginen dio organo instruktoreari.

Batzorde hori ondoko hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Ataleko burua, edo berak izendatzen duena.

Batzordeko kideak: Ikasketetarako Laguntzen Ataleko burua.

Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoko burua.

Hezkuntza Departamentuko teknikari bat.

Ikastetxeen ordezkari bat, eskaera egin duten ikastetxeetako zuzendarien artean zozketa bidez aukeratu beharrekoa.

8. Eskaera egin duen ikastetxe bakoitzari eman beharreko laguntza zehazteko, Batzordeak honako hauek hartuko ditu kontuan: onartutako eskabideen kopurua, ikastetxeko ikasle kopurua, ikasleen ezaugarri geografikoak eta sozio-ekonomikoak eta aurkeztutako proiektuen kopurua, kalitatea eta interesgarritasuna.

Horretarako, ondoko banaketa irizpideei jarraikiko zaie:

A) Esleituriko zenbateko osoaren %21 onartu diren eskabideen artean banatuko da; eskabide guztiei zenbateko bera emanen zaie.

B) Zenbateko osoaren %29 proportzionalki banatuko da, ikastetxeko ikasleen kopuruaren arabera.

C) Zenbateko osaren %8 proportzionalki banatuko da, ikastetxe bakoitzean dauden familia behartsuen kopuruaren arabera. Horretarako, kontuan hartuko dira departamentu honetan dauden datuak.

D) Zenbateko osoaren %8, ikastetxeen arteko desberdintasun geografikoak konpentsatzeko.

E) Gelditzen den %34a, aurkeztutako eta onartutako jardueren arabera banatuko da, deialdi honetako 8. eta 9. arauetan ezarritakoari jarraikiz.

9. Aurkeztutako jarduerak baloratzerakoan, eskola komunitateak antolatu eta ikasleek protagonizatzen dituzten jarduera guztiak hartuko dira kontuan (txango didaktikoak, antzerkia, zinea, abesbatzak, musika entzunaldiak, eskola aldizkariak, kirolak, arlo didaktikoekin zerikusia duten bestelako jarduerak, etab.), eskola orduetan nahiz eskola ordutik kanpo eginak, baldin eta hurrengo atalean bazter uzten ez badira.

Lehentasuna izanen dute honako gai hauekin lotutako jarduerak: berdintasunerako eta bizikidetza baketsurako hezkuntza, ingurumen-hezkuntza, osasuna, bide hezkuntza eta kontsumo arduratsua.

10. Deialdi honetan ez dute lekurik izanen ondoko hauek:

A) Ikastetxeko urteko programazio orokorraren barrenean sartuta ez dauden eta/edo Eskola Kontseiluak onartzen ez dituen jarduerak.

B) Departamentu honen edo beste erakunde publikoren baten deialdian laguntza jaso duten jarduerak.

C) Ohiko ikastorduak gehitzea ekartzen duten jarduerak.

D) "Ikasketa bidaiak" eta egun bat baino gehiago irauten duten jarduerak, egonaldiak edo bidaiak.

E) Material inbentariagarria erostea.

F) Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, atzerriko hizkuntzei lotuak badira, departamentu honek horretarako deialdi berariazkoa egiten duelako.

11. Hezkuntza Departamentuak ikastetxe eskatzaileei batzordeak proposatutako diru kopuruen berri emanen die, eta, konforme egon ezean, hamar egun balioduneko epean egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta dokumentazioa aurkeztuko dute. Horrela interesatuei entzuteko tramitea beteko da.

12. Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du deialdi honen ebazpena eta bertan adieraziko du zer ikastetxe diren laguntza hauen onuradunak, zenbana ordainduko zaien eta zer ikastetxe baztertu diren, halakorik bada, eta zergatik.

13. Ikastetxe bakoitzari eman zaion dirua epe bakar batean ordainduko da, esleitzen duen ebazpena Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

14. Laguntza hauek uztailaren 6an eman eta uztailaren 31ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 250/1992 Foru Dekretuari jarraituz justifikatu beharko dira. Foru dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen funtzionamenduaren ondoriozko dirusarrera eta gastuen araubidea ezartzen du.

Hartzen diren dirusarrerak "Kudeaketako kontuan" justifikatu beharko dira. Ziurtagiriak ikastetxean berean artxibatuko dira, salbu eta Eskola Kontseilua osatzeke daukaten ikastetxeetan eta hiru unitate baino gutxiago dauzkaten ikastetxeetan, horiek Hezkuntza Departamentura igorri beharko baitituzte ziurtagiriak, kudeaketako kontuarekin batera.

15. Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko.

I. ERANSKINA

Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntza eskabidea. Ikastetxe publikoak. 2007. urtea

Ikastetxea:

Helbidea:

Herria:

Telefonoa: ............................................ P.K.:

I.F.K.:

Ikasturte honetako ikasle taldeen kopurua:

Ikasturte honetako ikasleen kopurua:

Ematen diren hezkuntza mailak:

Goian aipatu datuak dituen ikastetxe honek 2006an ikastetxe publikoetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ematen dituen laguntzen deialdian parte hartzea eskatzen du.

Ikastetxeko Eskola Kontseiluak, eta bere izenean kontseiluburu denak, egiaztatzen du jarduera hauek kontseilukideen gehiengoaren onespena jaso dutela eta ikastetxearen urteko programazio orokorraren barrenean sarturik daudela.

...................., ....... 2007ko ...............aren .....(e)an.

Eskolako kontseiluburua

(Sinadura eta zigilua)

II. ERANSKINA

Jarduera edo bidaien azalpen-txostena

Jarduera/bidaia:

Zein mailatarako den:

Ikasle kopurua:

Lortu nahi diren helburuak:

Noiz egin:

Joan-etorrian zenbat kilometro:

Arduradunaren izena:

Gastuen aurrekontua:

1._...................................................... Zenbatekoa:

2._...................................................... Zenbatekoa:

3._...................................................... Zenbatekoa:

Guztira:

Oharrak:

(Oharra: bete ezazue bat jarduera edo bidaia bakoitzeko)

III. ERANSKINA

Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdian aurkeztutako jarduera eta bidaien zerrenda laburtua. Ikastetxe publikoak. 2007. urtea

1._....................................................... Zenbatekoa:

2._....................................................... Zenbatekoa:

3._....................................................... Zenbatekoa:

4._....................................................... Zenbatekoa:

5._....................................................... Zenbatekoa:

6._....................................................... Zenbatekoa:

7._....................................................... Zenbatekoa:

8._....................................................... Zenbatekoa:

9._....................................................... Zenbatekoa:

10._...................................................... Zenbatekoa:

11._...................................................... Zenbatekoa:

12._...................................................... Zenbatekoa:

13._...................................................... Zenbatekoa:

14._...................................................... Zenbatekoa:

15._...................................................... Zenbatekoa:

Guztira:

....................(e)n, 2007ko ...................aren ......(e)an.

Eskolako kontseiluburua

(Sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: F0704691