39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdi publikoa, Hegoaldeko herrialdeetako erakundeekin tokian tokiko garapenerako lankidetza proiektuak gauzatzeko hainbat urtetarako diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdi publikoa (2007-2009. urteak)

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2007ko otsailaren 26an emandako 8/SS ebazpenaren bidez, onetsi egin da Hegoaldeko herrialdeetako erakundeekin tokian tokiko garapenerako lankidetza proiektuak gauzatzeko hainbat urtetarako diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdi publikoa (2007-2009. urteak), jarraian zehazten diren baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 628.981,00 euro

Oinarriak, non: Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9) eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano-Merkatuko k., 7-9) eta erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_), eskatutako agiriekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik 2007ko ekainaren 11 bitarte.

Iruñean, 2007ko otsailaren 28an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0703845