39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARRADA

Herrian ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Arradako udal bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Uko espresurik aurkezten ez bada hamabost egun balioduneko epean. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, lurrak barrutiaren zati izanen dira.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Melida eta Arrada.

Arradan, 2007ko martxoaren 7an._Kontzejuko burua, Jesús María Mar Itúrbide.

Iragarkiaren kodea: L0704302