39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DONEZTEBE

Xehetasun azterlana, 2. poligonoko 4. lurzatiko A.I.C. unitatean, Santiago Arnedo Vallejo jaunak eta María Pilar Inda Arrieta andreak sustatua. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2007ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalak 2006ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen xehetasun azterlan hori, Santiago Arnedo Vallejo jaunak eta María Pilar Inda Arrieta andreak sustatua.

Kontuan hartuz argitara eman zela 2006ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 22an, 2006ko azaroaren 28ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean, eta hogei egunez egon dela jendaurrean inork erreklamaziorik aurkeztu gabe.

Ikusirik Hirigintza Batzordeak 2007ko otsailaren 7an egin proposamena.

Ikusirik, azkenik, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluak.

Eztabaidatu ondotik, bilkurara joandako guztien adostasunez (zortzi), eta, beraz, legezko erabateko gehiengoa izanik, honako hau erabaki da:

Lehena._Behin betiko onestea 2. poligonoko 4. lurzatiko A.I.C. unitateko xehetasun azterlana, Santiago Arnedo Vallejo jauna eta María Pilar Inda Arrieta andreak sustatua, Julio Laita Zabalza industri ingeniari teknikoak idatziriko proiektu teknikoari jarraikiz, hori Elkargo Ofizial eskudunak 2006ko ekainaren 21ean ikus-onetsi baitzuen, eta haren eranskinarekin bat, 2006ko urriaren 6ko data baitu.

Bigarrena._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarkien oholean argitaratzea.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea xehetasun azterlanaren esparruan zuzenean ukitutako jabe eta interesatuei eta espedientearen kopia igortzea, eta, kasua bada, onetsitako agiriaren ale bat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura (Arkitektura Zerbitzua), legezko ondorioetarako.

Hirugarrena._Idazkariak espediente osoa eginbidetu dezala.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Donezteben, 2007ko otsailaren 27an._Alkatea, José Ramón Etxebeste Urrutia.

Iragarkiaren kodea: L0704287