39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Martzillako arau subsidiarioetako aldaketa puntuala (antolamendu xehekatuko determinazioak). Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2007ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Martzillako arau subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea, 8. poligonoko 138. lurzatiari dagokiona, Valle de Odieta S.C.L.k sustatua. Aldaketa horren bitartez, orain arte ekoizpen handiko lurzorua gorde beharreko lurzoru urbanizaezin bilakatuko da, jarduera berezietarako lurzoruaren azpikategoriarekin. Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Martzillan, 2007ko maiatzaren 8an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0704286