39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual egituratzailea. Onespena

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2007ko martxoaren 9an egin bilkuran:

a) Hasiera batean onestea Esteribarko arau subsidiarioetako aldaketa puntual egituratzailea, Antxorizko 5. poligonoko 18. lurzatia hiri lurzoru bilakatzeko, familia bakarreko etxebizitza bertan egin ahal izateko, hori guztia Ana Isabel Lozano Medina andreak sustatua.

b) Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Esteribarren, 2007ko martxoaren 9an._Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0704283