39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

METAUTEN

Aurrekontuko 02/2006 aldaketa. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2006ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea 2006ko ekitaldiko aurrekontuaren 2. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Metautenen, 2007ko otsailaren 27an._Alkatea, Pedro Jesús Oroquieta Nieva.

Iragarkiaren kodea: L0703661