39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ITUREN

2006ko aurrekontuaren hasierako onespena

Iturengo Udalak 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen, hasiera batean, 2006ko abenduaren 31n egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat, Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak emandako idazketaren ariora, aurrekontu hau jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, udal idazkaritzan, nahi duenak azter dezan eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Iturenen, 2006ko abenduaren 31n._Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0703664