39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 48/2006 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2006ko irailaren 28ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 48/2006 espedientea, Udalaren 2006ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa bat egiten duena kreditu transferentzia bat onetsita.

Iragarkia 2007ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 9an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia:

_Gastuak goititzea:

7. kapitulua._Zenbatekoa: 33.000 euro.

Gastu goititua, osotara: 33.000 euro.

_Gastuak beheititzea:

6. kapitulua._Zenbatekoa: 26.000 euro.

2. kapitulua._Zenbatekoa: 7.000 euro.

Gastu beheititua, osotara: 33.000 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2007ko otsailaren 28an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0703599