39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OIBAR

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2007ko martxoaren 10ean egin osoko bilkura berezian, aho batez eta legez eskatutako quorumarekin, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Oibarko Udaleko 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, arau hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 269-276 artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 201. artikulua eta ondorengoak.

2. Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Erreklamazioak aurkeztuz gero, haiek ebazteko erabaki espresua hartuko du osoko bilkurak eta aurrekontua behin betikoz onetsiko du. Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Oibarren, 2007ko martxoaren 12an._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0704592