30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

V I L L A F R A N C A

Villafrancako Udaleko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia

1._Arau orokorrak.

Deialdi honen xedea da erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzea, deialdi honetan eskatzen diren beharkizunak betetzen dituzten langileendako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz egin da hautapen proba murriztu honetarako deia, egitekoen egokitzapena dela-eta.

Hautapen probak gainditurik, erdi mailako teknikari izateko deitu den lanpostua betetzeko izendatzen den laguna B maila edo taldean egokituko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden lansari eta osagarriak bereganatuko ditu.

Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen edo lan kontratudunen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere kontuko dio.

Lanaldi araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noznahi aldatzen ahal dute. Hona hemen zer eginkizun izanen dituen:

_Agintarien agindupean, bere mailari dagozkion lanak eginen ditu, baita bere kategoria administratiboarekin bat etorririk manatzen zaizkion guztiak ere.

_Zerga eta tasen likidazioa eta likidazioen berrikuspena.

_Azterketa, plan eta programak prestatzea.

_Arestian aipaturiko zereginei dagozkien txostenak eta proposamenak egitea.

_Bere eskumenekin ikusteko duten bilera, batzarre eta abarretara joatea eta haietan parte hartzea, bai Udaletxekoetara bai kanpokoetara, baldin eta gobernu organo eskudunari iruditzen bazaio Udalak bertan egon behar duela.

_Bere mailaren eta kategoriaren barrenean manatzen zaizkion guztiak.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Villafrancako Udaleko langile finkoa izatea, administrari-ofizialen lanpostu baterako izendatua izana.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

c) Unibertsitateko diplomadunaren titulazio akademikoa edukitzea.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautapen prozedura osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdi honen eranskinean agertzen den ereduaren arabera bete eta Villafrancako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturalean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita. Eskabidearekin batera Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da, bai eta deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak ere.

4._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, mahaiburuak ebazpena emanen du onartuen eta, halakorik bada, baztertuen behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.

4.2. Izangai bazterturik bada, horiek hamar eguneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

4.3. Aipatutako epe hori bukatu eta erreklamazioak ebatzi ondoan, mahaiburuak ebazpena emanen du eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

5._Epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Batzordeburua: Villafrancako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Villafrancako Udaleko alkateordea.

Mahaikidea: Cadreitako eta Villafrancako Udaletako kontu hartzailea.

Ordezkoa: Castejongo Udaleko kontu hartzailea.

Mahaikidea: Cadreitako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Arguedasko Udaleko idazkaria.

Mahaikidea: Asociación Navarra de Informática, S.A. (Aninsa). enpresako informatikako teknikari aditua.

Ordezkoa: Asociación Navarra de Informática, S.A. (Aninsa). enpresako informatikako teknikari aditua.

Mahaikide idazkaria: Valtierrako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Villafrancako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta aritu ere, bere kideen gehiengoa biltzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioaren nondik norakoak.

6.1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.

6.2. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: Idatziz erantzun behar zaio galdetegi teoriko-praktiko bati edo galdera laburrei, hauen gainean:

_Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, 95-03-10ekoa.

_Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua.

_Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen egituraren alorrean garatzen duen martxoaren 10eko 271/1998 Foru Dekretua.

_Irailaren 21eko 272/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Jarraibide Orokorra onesten duena.

_Irailaren 21eko 273/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Bakuneko Jarraibidea onesten duena.

b) Bigarren ariketa: gaitegi nagusian agertzen diren gaiei buruzko kasu praktiko bat izanen da, eta hura argitzeko officceko aplikazio informatikoak erabiliko dira (Windows, Excel, Word, Access).

6.3. Oposizioko ariketak ez dira baztertzaileak izanen, eta 60 puntu eskuraten ahalko dira, gehienez, honela banaturik:

_Lehenbiziko ariketa: Gehienez ere 20 puntu.

_Bigarren ariketa: Gehienez ere 40 puntu.

6.4. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Horretara Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen bertze nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez haien nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik bazterturik geldituko dira.

7._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Azken ariketa kalifikatu ondotik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, erdietsitako puntuazio osoaren araberakoa, emanen du aditzera; horretarako batuko ditu izangai bakoitzak oposizioaldiko ariketetan erdietsitako puntuak; zerrenda horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena ere emanen du. Proposamen hori Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.

7.2. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio bere izendapenari, ulertuko da izendapen proposamenean sartzen dela gainditu dutenen zerrendako hurrengoa edo hurrengoak.

8._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua amaitutakoan, alkate udalburuak, ebazpen baten bidez, proposatutako izangaia izendatu eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeak ondorio ekonomiko zein administratiboak sorraraziko ditu, eta egun horren ondokoa kargua hartzeko unetzat joko da, ondorio guztietarako, berariazko egintza egiteko beharrik gabe.

9._Errekurtsoak.

9.1. Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Legeria orokorrean ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo horretako bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, organo egileari aldez aurretik errekurritzeko asmoa dagoela adierazita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

9.2. Epaimahaiaren egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, epaimahaiburuari zuzendua, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Villafrancan, 2007ko otsailaren 5ean._Alkate udalburua, José Miguel Sola Lafraya.

ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................................., N.A.N.: .............., telefonoa: ......., helbidea: ............

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Adierazten dut:

Haren 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskabide honi erantsitako ziurtagiriarekin eta dokumentazioarekin egiaztatzen dudanez.

Eskatzen dut:

Aipatu deialdian onartua izatea, hauta-probetan parte hartu ahal izateko.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0702211