II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IGUZKITZA
2007ko karga-tasak
Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2006ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, karga-tasa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen 2007rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:
_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,1523.
_Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,7582.
_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2, exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.
_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Iguzkitzan, 2006ko azaroaren 30ean._Alkatea, Salvador Garín Zabala.
Iragarkiaren kodea: L0702833