30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BUÑUEL

Hirigintzaren Udal Planeko antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2007ko urtarrilaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean Hirigintzaren Udal Planeko UD 9 A unitatearen egitura antolatzeko determinazioen aldaketa puntuala, S.C.L. de Viviendas "Santa Ana" enpresak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesatuen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2. artikuluak 70 eta 71. artikuluen gainean ezarritakoa aplikatzeko.

Buñuelen, 2007ko urtarrilaren 16an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0701791