30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Noain-Elortzibarko Udal Planeko hirigintza hitzarmena Imarkoaingo 1. eremuko U.E. 1.6 eta U.E. 1.7 exekuzio unitateetan, Imarkoaingo Kontzejuaren eta Noain-Elortzibarko Udalaren artekoa. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko otsailaren 6an egin bilkuran, bertaratutako guztiek aho batez erabakita, hasiera batez onetsi zuen Imarkoaingo Kontzejuaren eta Noain-Elortzibarko Udalaren arteko hirigintza hitzarmena, txosten teknikoko nahiz zuzenbide alorreko txosteneko zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunez, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, eta proiektuan izendatzen den ordezkariari jakinaraziko zaio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 145. artikuluari eta ondokoari, 167.ari eta ondokoei eta 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2007ko otsailaren 7an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0702504