25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DONAMARIA

2007ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Ikusirik Donamariako Udalaren 2007ko ekitaldiko aurrekontuen proiektua, erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea 2007ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarria.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea udal idazkaritzan, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan.

Hirugarrena._Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira.

Laugarrena._Aurrekontuaren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Donamarian, 2007ko urtarrilaren 31n._Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0701766