25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GALAR

2007ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Getze-Galarren, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0701712