25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOGOITI

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia:

_VI. kapitulua: 50.000 euro.

_Aldatu beharreko gastuak, guztira: 50.000 euro.

Finantzabidea:

_VI. kapitulua: 18.000 euro.

_VIII. kapitulua: 32.000 euro.

_Finantzaketa, guztira: 50.000 euro

Berriogoitin, 2007ko otsailaren 29an._Alkatea, Francisco Esquíroz Subiza.

Iragarkiaren kodea: L0701673