25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OLLOBARREN

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Ollobarrengo Kontzeju Irekiak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da Kontzejuko idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aipatu epean hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da, aipatu legeek ezartzen duten bezala.

Ollobarrenen, 2007ko urtarrilaren 26an._Kontzejuko burua, Francisco Javier Beraza Oroquieta.

Iragarkiaren kodea: L0701615