25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2007ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, behin betiko onetsitzat joko dira, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain-Elortzibarren, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0701611