25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MIRANDA-ARGA

2005eko kontu orokorraren aldeko adostasun txostena

Miranda-Argako Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2007ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, adostasun txostena ematea erabaki zuen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarreko kontu orokorrari, bere baitan biltzen baititu Miranda-Argako Udalaren kontuak eta Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoarenak. Orobat, erabaki zuen jendaurrean edukitzea idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahalko dituzte, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 273.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioko Kontabilitate Bakuneko Jarraipidea onesten duen irailaren 21eko 273,2/1998 Foru Dekretuaren 116. arauan xedatuarekin bat.

Miranda-Argan, 2007ko urtarrilaren 29an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0701582