25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 01/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko urtarrilaren 25eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 01/2007 espedientea, kreditu transferentzia bat onesteko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, espediente hau tramitatu eta onesteko, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hara igortzen baitu 216.3 artikuluak, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean agertu eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2007ko urtarrilaren 29an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0701552