25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MIRANDA-ARGA

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Miranda-Argako Udalak, 2007ko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran, Udalaren 2006ko aurrekontuko 2/2006 aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Miranda-Argan, 2007ko urtarrilaren 29an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0701551