25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BAZTAN

2007ko aurrekontu orokorra eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2006ko abenduaren 20an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onestea erabaki zuen 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra _betearazpen oinarriak eta guzti_ eta plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da interesatuen eskura udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 271. eta 236.1 artikuluak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikulua. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Baztanen, 2007ko urtarrilaren 17an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0701479