25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2007ko otsailaren 12koa, Nafarroako Gobernuarena, Murchanteko Udalaren "Murchanteko saneamenduko kolektorearen proiektua, Charas etxebizitzako unitatea urbanizatzeko proiektuaren eranskina" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzea egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Murchanteko Udalak, irailaren 28ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldiaren epea bukatuta, Murchanteko Udalak, 2006ko abenduaren 28ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, behin betiko onespena eman zion proiektuari, eta aurkeztutako alegazioen gainean ebatzi zuen, ebazpen horretan adierazitakoaren arabera.

Obrak garrantzitsu eta presakoak dira, Charas etxebizitzako unitatetik datorren ur erabiliaren saneamenduko kolektorea Carrilabarca bidea eta Tuteratik Murchanten sartzeko bidea lotzen dituen ingurabidetik datorren kolektorearekin lotuko badira.

Nafarroako Gobernuak, Murchanteko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Murchanteko Udalaren "Murchanteko saneamenduko kolektorearen proiektua, Charas etxebizitzako unitatea urbanizatzeko proiektuaren eranskina" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Erabaki hau Murchanteko Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0702630