25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CABREDO

"Biltontzi erregulatzailea eraikitzea" izeneko obraren lizitazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Cabredoko Udalak, 2006ko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: "Biltontzi erregulatzailea eraikitzea Cabredon".

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

Kontratazioaren aurrekontua: 163.769,64 (BEZa barne).

Proposamenak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenen aurkezpena: Cabredoko Udaletxean, astelehenetik ostiralera; gainerako egunetan, Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: martxoaren 30ean, ostiralez, 13:30ean, Cabredoko udaletxean.

Klausula administratibo partikularren plegua eta proiektua interesatu guztien eskura daude Sericolor dendan (Urederra ibaia plaza, 7, 948 55 34 57 telefonoa).

Cabredon, 2007ko otsailaren 12an._Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0702590