25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2007ko otsailaren 12koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Hodi igorlea, hobia eta hondakin uren tratamendua berritzea, Murugarrenen (Nafarroa)" izeneko proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzea egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Murugarrengo Kontzejuak, 2006ko urriaren 23ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldiaren epea bukatuta, Murugarrengo Kontzejuak, 2006ko urtarrilaren 18ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, behin betiko onespena eman zion proiektuari, eta aurkeztutako alegazioen gainean ebatzi zuen, ebazpen horretan adierazitakoaren arabera.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, Murugarrengo herriari hondakin uren saneamendurako eta arazketarako azpiegitura egokiak eman behar baitzaizkio, egun oso egoera kaskarrean daudelako.

Nafarroako Gobernuak, Murugarrengo Kontzejuak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Hodi igorlea, hobia eta hondakin uren tratamendua berritzea, Murugarrenen (Nafarroa)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Murugarrengo Kontzejuari erabaki honen berri ematea.

Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0702629