25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

27/2007 FORU AGINDUA, urtarrilaren 22koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana. Haren bidez behin betikoz onesten da Artaxoako Udal Plana 7/566, 7/567 eta 11/701 lurzatietan aldatzeko espedientea. Granja Villanueva, S.A.k sustatu du.

Artaxoako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Artaxoako Udal Plana 7/566, 7/567 eta 11/701 lurzatietan aldatzeko espedientea, Granja Villanueva, S.A.k sustatua, honako zehaztapen hau eginda:

_Udalak hiriko hondakin urak tratatzeko sistemaren erakunde kudeatzaileak (NILSA) egindako txostena izan beharko du, aldaketa horrekin sor litezkeen hondakin ur horien onargarritasunari buruz. Ondorengo urbanizazio proiektuan araztegirako behar diren lanen definizioa, ezaugarriak eta aurrekontua sartu beharko dira, beharrezkoa bada, eta udalak lanak betetzeko behar diren neurriak ezarriko ditu beharrezkoa bada, eraikinak lehen aldiz erabiltzeko baimenak eman aurretik.

2. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesatuek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu honen berri ematea Artaxoako Udalari eta Granja Villanueva, S.A.ri eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 22an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0701189