25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Aldaketa Barañaingo Udalaren aretoak herritarren elkarteei lagatzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, aldaketa hasiera batean onestea Barañaingo Udalaren aretoak herritarren elkarteei lagatzea arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatu orok bidezko juzgatzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, deusetan ukatu gabe lege beraren 326. artikuluari jarraituz jardun daitekeela.

Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Barañainen, 2007ko urtarrilaren 29an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0701553