25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

Udal Planeko aldaketaren hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2007ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Consuelo Miqueo Miqueok Udal Planean sustatu duen aldaketa, Berueteko 11. poligonoko 460. lurzatiaren kalifikazioa aldatzeko, oihan lurzoru urbanizaezina gabe, babestu beharreko lurzoru urbanizaezinaren parekoa baita, gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izan dadin, etxebizitza bat eraiki beharrez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2007ko urtarrilaren 25ean._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0701547