25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

2007ko ekitaldirako aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2006ko azaroaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen, gehiengo aski zuela, hasiera batean onestea ordenantza fiskaletan 2007ko ekitaldirako sartu beharreko aldaketak.

Erabakia 2006ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 18an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik batere egin. Beraz, bertzerik gabe behin betikoz onetsirik gelditu da, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako legezko prozedurarekin bat.

2007KO ORDENANTZA FISKALAK

_Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak: konpultsak, 0,50 euro; ziurtagiriak, 2 euro; fotokopiak, 0,15 euro.

_Ur horniduraren tasa: kuota finkoa: 7,58 euro/lauhilekoa; metro kubiko kontsumitua: 0,42 euro; kontagailuaren eta hartunearen mantentze lanengatik: 6,06 euro/lauhilekoa. Saneamenduko lotunea egiteko eta hornidurarako eskubideak: 53,87 euro (bakoitzak); hartune osoa egiteagatik: 103,95 euro/ml; sarea (zoladura, saneamendu edo hornidura): 43,25 euro/ml, kontzeptu bakoitzagatik.

_Estolderia zerbitzuen tasa: zaintzako eskubideak (higiezin bakoitzeko), 42,92 euro.

_Laborantzako herrilurren inguruko frogapen eta esleipena egiteko zerbitzuen tasa. Ureztalurretako erregu bakoitzeko, 13,93 euro; lehorreko lurretako erregu bakoitzeko, 4,40 euro.

_Hilerria erabiltzeko tasa: espedientean tasaturik jasotzen den nitxo bakoitzagatik.

_Laborantzako herrilurren aprobetxamendua: biltegia, herrilurrean edo lurzatian: 44,86 euro; eskorta edo erlauntza, herrilurrean edo lurzatian: 22,84 euro; erregua baratzean: 59,89 euro (belar barrutia barne); erregua ureztalurreko 1. mailako lurzatian: 51,17 euro, 2. mailakoan: 46,70 euro; erregua aspertsio bidezko ureztalurretan: 57,38 euro; erregua lehorreko herrilurretan: 1,54 euro; erregua lehorreko lurzatietan: 1,32 euro; erregua oinez ureztatzeko herrilurretan: 15,93 euro; erregua aspertsio bidezko ureztalur estentsiboko herrilurretan: 2,31 euro; erregua lehorreko mahastian, zuhaitzetan, zainzurietan: 2,74 euro.

Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko herrilurren eskubideak eta kanonak.

_Tarifak ateratako harriaren metro kubiko bakoitzeko, 1,75 euro; ateratako legarraren, harearen edo lurraren metro kubiko bakoitzeko, 0,83 euro; eta nekazaritzarako ez bertze erabileretarako herrilurren okupazioa, 60,65 euro.

_Eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasa: Okupatutako m² bat edo zatikia: 1,71 euro; ostatuetako terrazetan, gutxienekoa izanen da fatxadaren metro linealak bider 3 metro sakon.

_Merkatu txikietan lurzorua okupatzeko tasa: Saltokiak, 6 metro bitartekoak: 7,20 euro, eta 6 metro baino gehiagoko saltoki bakoitzeko: 9,25 euro.

_Zerga hauei aplikatzen ahal zaizkien karga-tasak: Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: tarte guztietarako poretzentaje hau ezarri da: %2,61, eta tasa, berriz: %10,66.

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,28278.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,44813.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa, %4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea %1,4 gutxieneko kuoten gainean.

Cabanillasen, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0701473