25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2006ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko aldaketa xehekatua, 60. poligonoko 10. lurzatiaren esparruan, oihan lurzoru urbanizaezina gabe, gordetzeko lurzoru urbanizaezina izan dadin. Aldaketa horretarako irekitako espedientean dago. Sustatzailea Merche Gárate Iparrea da.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iduritzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2007ko urtarrilaren 23an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0701457